Leitzako argazki zaharrak eta dantza argazkiak
Leitzako Altzadi Kultur Elkarteak herriko argazki zaharrak bildu, digitalizatu eta bere webgunean sareratu ditu. Festa eta inauterietako argazkien artean dantza argazki ederrak aurki daitezke. Hona horietako batzuk:
Leitza San Tiburtzio jaietan egiten diren ezpata-dantza eta ingurutxoaren argazkiak ikus daitezke ALKE elkarteak bildu eta digitalizatutako argazkien artean. Inauterien inguruko argazki sorta ederra dago eta baita kirol alorrekoa ere.
Dantzari dagokionez aipagarria da Jose Lorenzo Pujana izan daitekeena eta berak prestatutako dantzari txiki talde bat erakusten duen argazkia. Leitzan emanaldia egitera joango ziren ziur aski eta ekitaldi hartan egin zuten argazki ederra.
Hona hemen argazkietako batzuk (ALKE elkarteari Leitzako Udalak eta Mikonekoak utzitakoak):



