Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Dantza lotuarekin jolasten

2016/11/16

Edukiz ondo betetako ikastaroa aurkeztu zigun Patxi Monterok. Goizeti biak launa ordura luzatu bagenituen ere, motz gelditu ziren dantza lotuek badutela zer landu, zerekin jolastu, gozatu eta azken finean, dantzatu erakusteko. Agurne Arizmendi, laguntzaile lanetan aritu zenarekin batera, bikoteka dantzan aritzeko proposamen berriak ekarri zituen, besteak beste Frantzian abiatutako "balfolk" dantza jaialdi arrakastatsuetatik zabaldutako ereduen oihartzunak. Baina batez ere eta horretaz gain, musika eta bikotea sentitzetik abiatuta, dantza lotuan aritzeko lanketa interesgarria erakutsi zigun.

Arrateko dantzak 2016: Kronika

2016/11/15

Eguna iritsi aurretik beldur ginen, irailaren 8 iritsi aurreko astea zeruari begira pasa genuen; beldur ginen euriak eta eguraldi txarrak ez ote ziguten bisita egingo Arrate egunean ere. Baina ezustean, ateri iraun zuen eguerdira arte, eta ezpata-dantzak zein trokeo-dantzek azken urteotan bezala ha...

Iruñeko dantzariak Eusko Jaurlaritzaren sorreraren 80. urteurrenean

2016/11/11

Joandako urriaren 7an bete ziren 80 urte lehen Eusko Jaurlaritza eratu zutenetik. Espainiako Gerra zibila hasita zegoela sortu zuten eta berehala erbesteratu behar izan ziren garaiko agintariak, bizia jokoan izanki. Urteurrena gogoan, beraz, lehen Jaurlaritza hura eratu zen toki berean, Gernikak...

Eibartik Suitzara, Untzagatik Arratera bezala: Kezka Zurich-en 2016 kronika

2016/11/09

2016ko uztaileko lehen egunetan Suitzan, Zurich-en dantza egiteko aukera izan dugu Kezka dantza taldeko kideok. Bertako euskal etxeak gonbidatu gintuen Internationales Volkstanztreffen Zúrich  jaialdian parte hartzera. Zuricheko euskal etxeko kideen laguntzarekin, besteak beste bertan bizi de...

Dantzategia Zumarragan: dantza jauziak ulertzen

2016/11/08

Egin ditugun ikastaro, mintegi, tailer, dantza barnetegi, etabarretan, inguruetako dantza maisu onenekin ikasteko aukera izan dugu. Dakigun guztia konpartitzen saiatu gara, beraz, esan daiteke, gurekin dantza bidaide zaretenok, jakin beharreko "guztia" jaso duzuela jota, jauzi edo mutildantzen i...

Lizarrako larrain-dantza jatorria eta bilakaera aztergai

2016/11/08

Lizarrako ingurutxoa edo larrain-dantzaren inguruan, asko dantzatzeaz gain, asko idatzi eta esan izan da, beti ere eztabaidarako lekua utziz. Haren sorrera, aldaerak, bilakaera, dantzakera, musikak... eman dute zeresanik. Hoien inguruan jardun genuen Raquel Ugartondo eta Javier Lanarekin suite era...

Halloween, Olentzero, karnabalak... noruntz doaz gure neguko festak?

2016/11/08

Halloween ala Gaztañerre? Olentzero ala Santa Klaus? Disfrazatu ala koko-jantzi? Neguko festen iragana, oraina eta etorkizunaz gogoeta egitera gonbidatuz, Eibarko Udaleko Gazteria sailak antolatuta hitzaldia eskaini eskainiko du Kezka dantza taldeko Oier Araolazak datorren azaroaren 23an, 19:00et...

'Bandtzaldia' ikuskizuna, 21:45ean, 'Oholtzan' saioan - ETB1en

2016/11/05

Bilboko Musika Banda eta AIKO Taldea protagonista dituen Bandtzaldia ikuskizuna eskainiko du ETB1ek, gaur, 21:45ean, 'Oholtzan' saioaren barruan. Ekainean Bilboko Azkuna Zentroan grabatutako emanaldia Ilaski Serranok aurkeztuko du. Bilboko Musika Bandako eta AIKO Taldeko musikariak (50 lagun ba...

Lotuneak: Sorginak, Satanak, Dumollet jauna eta haurren lauhazka

2016/11/04

Garai batean Lotuneak izeneko post serie bat argitaratu nuen, beste herri batzuetan ere topatu izan ditudan hainbat euskal doinu tradizional bilduz (Ferreries-eko jaleoa eta Cortes-eko jota , The Galway piper - La Matelote - Matelota, Ekialdeko arin-arinak , Okzitaniako i nauterietatik San Ferm...

Animen gaua 2016 Eibarko baserrietan

2016/11/04

"Xanduli, Manduli, Kikirriki!!! Eman goxokiak guri!" eskatuz, koko-txiki kuadrilla bat Eibarko baserrietan ibili da Animen Gauean. Hona Marta Vitores-ek egindako zenbait argazki. Animen gaua Eibarko baserrietan, 2016-10-31. Argazkia: Marta Vitores. Animen gaua Eibarko b...

Harpidetu