Komunitatearen ekarpen guztiak
Orain arteko ekarpenak
Argiaren itzala

2021/12/16

Argia dantzari taldearen lan-moduak , euskal tradizio koreografikoen inguruko ikerketak, ekarpenak eta sormen mundua ren inguruko gogoetak bildu eta modu egituratu eta didaktikoan zabaltzea da blog honen xedea. Marian Arregirekin batera egindako ibilbideaz Juan Antonio Urbeltz i...
Atzerapenez, baina dantzan jarraituko dugu
2021/12/15

Dakizuenez, urteroko ohitura dugu Eguberrien bueltan Euskal Herriko hainbat dantzez osatutako emanaldia eskaintzea Beasaingo Usurbe Antzokian. Aurten, ordea, (batez ere bizitzen ari garen egoera bereziak baldintzatuta), urteroko gure emanaldi hau atzeratu behar izan dugu. Hori dela eta, okerrik...
Eibarko ermitak
2021/12/15

Koko-dantzetan ibiltzen ditugun baserri-bideak, hor dauden (eta egon diren) ermitak eta bertako bizi-lagunen historiak eta istorioak jasotzen ditu Ego Ibarra eta Eibartarren Ahotan-en "Eibarko ermitak historiaren lekuko" dokumentalak .
Tartean, Santa Kurutzi dagokion atalean, Mandiola Azpikoko...
Covid-19a, asteburuko uholdeak... Zerbait gehiago?
2021/12/13

Iragan asteburuan uholdeak nabarmendu ziren Iruñeko karriketan. Batez ere, Arga ibaiaren ondoan dauden auzoetan. Ortzadar Elkarteak egoitza Arrotxapea auzoan dauka eta ibaitik 130 m-tara dago. Aurreko ostiralean ur azpian geratu zitzaigun egoitza. Kalean belaunetarainoko sakonera zeukan urak bar...
51. urteurrena ospatuko du Portugaleteko Berriztasuna Taldeak.
2021/12/10

2020an 50 urte bete zituen taldeak eta urte osorako programazioa zeukaten aurreikusita. Pandemiak, ordea, ekitaldi gehienak bertan behera uztera behartu zituen eta, aurten, 2021ean, urteurreneko ospakizun nagusiari berrekitea erabaki dute.
Abenduaren 19an “51 bai!” izeneko ikuskizuna es...
Gabonak dantzan
2021/12/05

Gabonak datoz, eta zer hoberik 2021ari agur esateko kantuan eta dantzan egitea baino? Gabon hauetarako, abenduaren 26, 27, 28 eta 29rako egitarau berezi bat prestatu dugu aikoeskolan.
Info+: http://www.aikotaldea.eus
Online ekimenak: https://www.youtube.com/user/aikotaldea
...
Ikasi Otsoarekin: Euskal dantzak eta genero bereizketa
2021/12/03

Euskal dantzak eta genero bereizketa gaia hartu du Eñaut Aiartzaguenak Txikipediarako eginiko bineta honetarako. Eñaut Irribarrez ilustratzaile eta komikigilearen eta Txikipediaren proiektua da "Ikasi Otsoarekin". Eñaut Aiartzaguena dantzariak eta ilustratzaileak binetak argitaratzen ditu Tx...
Euskal Herrian euskaraz dantza
2021/11/30

Iruña Taldeak dantza berria sortu du, Oskorriren Euskal Herrian euskaraz abestiaren doinua oinarri hartuta, Euskararen nazioarteko egunean , abenduaren 3an, nahi duen orok dantzatu dezan. Abenduaren 3an Euskararen egunak eta Nafarroaren egunak bat egiten dute. Horregatik irudiak...
Goresmenak eta mila esker, Claude!
2021/11/29

Azaroa lanez lepo bete zaigunean jaso dugu gonbidapena. Claude Iruretagoiena dantza-maisu, jostun, eta lagunari Eusko Ikaskuntzaren Jean Mixel Larrasket saria ematekoak direla azaroaren 26an Baionan, eta ia ekitaldira dantzara joanen ote garen. Baiezkoa baizik ezin izan dugu eman.
Laguntza handi...
Plazara Dantzararik ez aurten ere; Helmholtz organoaren kontzertua
2021/11/29

Bigarren urtez jarraian ez da Plazara Dantzara erromeriarik izango San Andres egunean. 2020ean festarik ez zen izan San Andres egunea eta 2021 honetan ere ez. Iaz atzera begiratzeko baliatu genuen, 1993ko Plazara Dantzarako argazkiak berrikusteko. Aurten erromeria beranduago bada ere, urtea bukat...