XXXV. Nazioarteko Folklore Jaialdia

2022/08/14
XXXV. Nazioarteko Folklore Jaialdia

Joan zen uztailaren 22an Elgoibarko XXXV. Nazioarteko Folklore jaialdia ospatu genuen. XXXV. edizio honetara ia konturatu gabe iritsi garela esan genezake. Erraz esaten da 35 edizio egin ditugula, baina atzera begiratuz gero, ibilbide luzea dugu.

Aurtengoan Ginea-Bissau eta Georgiako taldeen ikuskizunaz gozatzeko aukera paregabea izan dugu Maalako parkean. Talde bakoitzak bere herrialdeko dantza, kultura eta folkloreaz gozatzeko aukera eman zigun eta ikusgarriak izan ziren bi ikuskizunak.

Ginea-Bissauko Netos de Bandim taldea XXXV. Nazioarteko Folklore Jaialdian

Georgiako University taldea XXXV. Nazioarteko Folklore Jaialdian

Etxekook Euskal Herriko bi zonaldetako dantzak plazaratu genituen. Lehenengo zatian Uztarrotze eta Isabako Ttunttuna dantzatu genuen. Bigarrenean, aldiz, Cortesko dantzei ekin genien. Abendutik buru-belarri jarduten dugu ekitaldi hau prestatzen eta taldekide guztien konpromezu, lan eta gogoari esker, aurten ere gai izan gara ekitaldi hau aurrera ateratzeko.

Haritz EDTko kideok Isaba eta Uztarrotzeko Ttunttuna dantzatzen

Haritz EDTko dantzariok Cortesko dantzak dantzatzen

Gainera, gure taldeko Jon Lizarralde omendu genuen, bera izan baita 35 urte hauetan etenik gabe, urterik urte lanean eta dantzan jardun duen pertsona. Eskerrik asko Jon zure urteroko lan, ilusio, dedikazio eta konpromezuagatik! 

Jon Lizarralderi omenaldia