Komunitatearen ekarpen guztiak
Orain arteko ekarpenak
Ainhoa Karrera: "Ez da ulertzen dantza bakarrik egitea: herrian egin behar da"

2023/05/22

Afrikako dantzen bueltan dantzen zentzu erritualaz eta sozialaz aritu da Ainhoa Karrera, eta dantzen testuinguruak eta jatorriak duten garrantzia ere azpimarratu ditu Berrian Itsaso Jauregik egin dion elkarrizketan . Afrikako dantzak irakasten dihardu Iruñeko Baobab dantza eskolan eta hainbat he...
Dantzan ospatuko dugu Euskal Jaia asteburuan
2023/05/19

Astebete aurreratuta dator Euskal Jaia Eibarren, hauteskundeen ondorioz maiatzeko azken asteburuan ezin izan baitira antolatu eta beraz, maiatzaren 19, 20 eta 21eko asteburuan izango ditugu aurtengo programaren ekitaldi nagusiak. Dantzari dagokionez, igandean bi euskal dantzari talde izango ditugu ...
Euskararen zinta-dantza: euskal dantza, euskara eta komunitatea txirikordatuz
2023/05/19

Euskal Herriko udaletako euskara zerbitzuek Udaltop izeneko jardunaldiak antolatzen dituzte urtero. Aurtengo edizioak Eskolaz kanpokoa euskaratik eta euskaraz izan du izenburu eta mami. Maiatzaren 11an eta 12an egin da Lasarte-Orian. Bertan, azken hamarkada luzeko gure dantza taldearen jarduna a...
Sortutakoak 22 deialdiko lau proiektuak hautatu dira
2023/05/17

Gipuzkoako Dantzaguneak 22. Sortutakoak programarako lau proiektu hautatu ditu: Hiriko Dantza Performance elkartearen X² , Compañía X-en Locari , Compagnie Insigth-en Los quemadores del tiempo eta Nazario Diazen Amanecer.Alto.Cielo. Egile bakoitzak 3.500 euroko laguntza jasoko d...
Iñaki Landa: "Eusko Dantza guk besteeri itz egiten diegun hizkuntza da"
2023/05/16

Dantzaren unibertsaltasuna eta dantza hizkuntza moduan ulertzen dituela azaltzen du Iñaki Landa dantzariak 1984an Txistulari aldizkarian egindako elkarrizketa batean. Gaizka Barandiaranek Eusko Dantzaz galdetzen dionean hona Landaren erantzuna: “Edonungo izkuntza da dantza, ta guziek ulertzen ...
Goizaldiren 75 urteko ibilbidea Argia astekarian
2023/05/09

75 urte pasa dira Donostiako Goizaldi dantza taldeak lehen urratsak eman zituenetik eta belaunaldi berriak bizi-bizi dabiltza taldearen ospakizun ekitaldietan. Josu Narbartek Argia astekarian taldearen nondik norakoak eta Aritz Salamanca, Araitz Iparragirre eta Lide Pagolaren esanak jaso ditu. A...
Ihauteriak (2): K’in Tajimoltik: Jokoaren besta San Juan Chamulan
2023/05/04

Joan den otsailean Chiapas-en egon ginen eta bertzeak bertze San Juan Chamula eta Tenejapako ihauterien bizitzeko parada izan ginuen. Tetelako ospakizunetan gure europar neguko besten kutsua hauteman baginuen, chiapaneco -ek aldiz bertze mundu batera ereman gintuzten. Aldi huntan Cham...
Iruñeko kultura ondarearen parte gara
2023/04/27

Nafarroako Gobernuak Kultur Intereseko Ondare (KIO) izendatu du Iruñeko Hiri Gorputza joandako urtarrilean eta hori ospatzeko, karrika-inguru berezia egin dugu martxoaren 25arekin. Udalak bere burua —eta hiria bera— irudikatzeko, ordezkatzeko edo gorpuzteko darabilen forma bereziari esaten...
Apirilaren 28an ospatuko dugu Eibarren Dantzaren Nazioarteko Eguna
2023/04/26

Gaur aurkeztu ditugu Eibarko Udaletxean 2023ko Dantzaren Nazioarteko Egunera begira Eibarren egingo ditugun ospakizunak. Eibarko alkate eta kultura zinegotziak aurkeztu dituzte ekitaldiake eta programazioan parte hartzen dugun Eibarko dantza talde eta eskoletako ordezkariak izan gara bertan: Ballet...
Ikastaro presanfermineroa
2023/04/26

Udako sasoia datorrela eta Sanferminetako usaina nabaria dugu dagoeneko Iruña aldean... Eta Sanferminetan bezala beste ainbat pesta ere izanen ditugu dantzatu ahal izateko!
Dantzaz gozatzeko gure plazetan, dantzan ez dakizunaren aitzakia ahantzi eta etorri gurekin dantzan ikastera! Euskal Herri...