Lanerako ere onuragarria da dantza

2024/04/18
Lanerako ere onuragarria da dantza

Estres gutxiago eta zoriontasun handiagoa ekar dezake lantokira dantzak; kortisola, estresaren hormona, desagerrarazi eta dopamina, zoriontasuna bultzatzen duen hormona, indartzen baititu. Dantzatzeak pertsonen baldintza fisikoak hobetzen ditu eta horrez gain, emozioak orekatzen eta estresa eta antsietatea murrizten laguntzen du.

National Library of Medicine-en argitaratutako ikerketaren arabera dantzak langilearen ongi-izatean onurak eragiten ditu. Onurak ez dira bakarrik langilearentzat, enpresari ere mesedea dakarkio, langileen ongi-izateak produktibitatea hobetzen baitu.

Hemen dantza lan-arloan sustatzeko bost pisuzko arrazoi:

1) Dantzak lankideen artean konexioak hobetzen ditu.

Elkartasuna sustatzeko modu eraginkorra da dantzatzea, Soulayma Dhiab-ek, Harvest Group Tunisia-k bazkideak, LinkedIn-eko argitalpen batean aipatu duenez.

2) Dantzak kortisol mailak, estresaren hormonarenak, igotzea galarazten du.

Dantzak estres kronikoak sortutako kortisol nibelak gutxitzen dituela azaldu du British Science Association-ek.

3) Dantzatzeak enpatia maila areagotzen du.

Dantzak bestearen lekuan jartzea dakar sarri, hala esan zuen Julia Christense doktore, neurozientzialari eta dantzariak La danza es la mejor medicina mintzaldian; izan ere besteari begiratu eta bestearen mugimenduak errepikatuz ikasten da sarri.

4) Dantzak saritua sentiarazten zaitu.

Edozein dela ere dantza maila zaila da barrerik egin gabe dantzatzea eta Britaniako Instituto Zientifikoaren arabera barre egiteak burmuineko sariaren mekanismoa estimulatzen du. Ondo sentiarazten gaituzten sustantziak liberatzen laguntzen du: dopamina, endorfinak eta serotonina.

5) Elkarlanerako nibelak hobetzen ditu.

Talde batek aurrera egin nahi badu elkarlana ezinbestekoa da. Hori erraztu egiten da lankideek sentitzen badute taldean paper garrantzitsua betetzen dutela, kasik modu koreografiko batean arituz. Dantza horretarako tresna bikaina dela irakur dezakegu Employee cooperation increases productivity artikuluan.

Iturriak: