Komunitatearen ekarpen guztiak
Orain arteko ekarpenak
Laminosine: Euskal mitologian oinarritutako ikuskizuna, Bunuzeko Xoriak dantza taldearen eskutik Zarautzen ikusgai
Imanol Epelde
2022/12/19
Laminosine zulo bat da, Oztibarreko (Nafarroa Behera) ur putzu sakon famatu bat, laminez betea. Esaten da itsasoari lotuta dagoela, inguruko errekak urik gabe geratuta ere, Laminosine handitzen dela marea gorarekin, eta apaltzen marea beherarekin. Putzura oinez joan behar da derrigor. Zarauztarrei ...
Entsegu espazioak eta metodoak dantza tradizionalean
2022/12/19
Dantza tradizionalaren esparruan, beti nabarmendu izan da emanaldiaren unea, baina gutxi hitz egiten da herri, hiribildu edo hirietako plazetan talde egituratu eta erritualek egindako dantzak ikasteko edo entseatzeko aldi eta baldintzei buruz. Irakasleak edo dantza-maisuak deitutakoek beren etxean ...
Gipuzkoako Urrezko Dominaren ezpata-dantza
2022/12/19
Urtero legez, aurten ere Gipuzkoako Urrezko Dominaren ezpata-dantzan parte-hartu genuen Arkaitz, Aurtzaka, Urki, Kezka, Gure Kai, Dantzerti, Sahatsa, Argia eta Astigarko dantzariekin batera. Hona hemen irudi batzuk.
Argazkilaria: Gorka Bravo.
...
Olentzero begi gorri, umeak zakuan sartu eta lepoa mozten ziena
2022/12/19
"Lastozko panpina bat anden gainean, aulki batean eserita dela paseatzen da, pipa errez, erramu artean. Koplak kantatzen zaizkio eta ondoren erre egiten da", horrela laburtu zuen Mariano Jose Jauregik Olentzeroren festa 1966an Txistulari aldizkarian.
Olentzero nor den eta bere esanahiari edo jat...
HAFJ 2022: Eskerrik asko denoi
2022/12/17
Duela ia astebete, abenduak 11, amaitu zen aurtengo Herrien arteko Folklore Jaialdia, Ibarra-kalduk antolatzen duen Barakaldoko folklore jaialdia. Edizio horretan 25 edizio bete ditu, nahiz eta 26 urte bete dituen.
Dagoeneko igaro da dena. Jarduera osagarriek inoizko markarik onenak h...
Katximorroak
2022/12/14
Botargak pertsonaia berezi horiek dira, gaur egun nekez bizirauten dutenak herriaren pentsamoldean, geografikoki modu sakabanatuan agertzen dira eta garai historiko urrun edo ilunak gogora ekartzen dituzte. Aberastasun handiko tokiko izenak kontuan hartuta: katxia, katximorroa, katxibirria, katxi...
2.2 Dantza-jauziak: Puntuak 1
2022/12/14
Behin dantza-jauzien oinarriak ikusirik, horiek dantzatzeko aukeran ditugun puntuak ikusiko ditugu banan-bana, haien ezaugarrien arabera sailkatuak. Puntuei balio ezberdina emanen diegu duten pultsu kopuruaren arabera. Bi puntukoetatik hasi eta hiru, lau, bost, sei eta zazpi puntukoetara ere hel...
San Frantzisko, chineloak eta (berriz ere) Aztecak
2022/12/13
2022ko urriaren 8a, larunbata. Arratsaldeko bortzetan bagaza Cuadrante de San Francisco deitu Coyoacán-eko auzo batetara. Xoko harrigarri bat. Miguel Angel de Quevedo etorbidearen izkina batetarik sartzen da kartierrean, eta bertze mundu bat irekitzen da. Karrika hertsiak, etxebizitza xumeak, ez e...
Erritutik gizarterako urrats aldaketa
2022/12/12
Taberna bateko elkarrizketa informal klasikoan, aurreskua dantzatzeko askotariko modu koreografikoen gaia atera zen. Nahiz eta dantza uniformetzat hartu, sail desberdinekin seriatua eta exekuzio pertsonalizatu edo akademikoan urratsen konbinazio ugari izan, askotariko aldaerak ditu. Horren harira, ...
Arrola 80 urte dantzan!
2022/12/09
Baigorriko Arrola elkartea 1942an sortu zen eta 80. urteurrena dantzan ospatu du, nola bestela? Nafarroa Behereko talde erreferenteetakoa izan da, bai orain urte batzuk, baita orain ere. Ahaztuak ziren Nafarroa Behereko dantzak ikasi, irakatsi eta transmisio bide horretan sorkuntzei ere heldu diete...