Toni Jodar: “Tra tra tra- Tradición, Transmisión, Traición. Una mirada contemporánea a la tradición”

2023/11/23
Toni Jodar: “Tra tra tra- Tradición, Transmisión, Traición. Una mirada contemporánea a la tradición”

Bigarren ekitaldia Barakaldo Antzokiarekin elkarlanean antolatu da. Hitzaldi dantzatua da, "Tra, Tra, Tra – Tradizioa, Transmisioa, Traizioa: begirada garaikidea tradizioari” izenburupean.

Toni Jodar artista eta dantza maisuak paseotxo bat egingo du dantza garaikidearen historian eta bilakaeran barrena, arreta bereziki dantza tradizionalean jarriz, sustraietan eta sorkuntza berrian arakatuz.

Tradizioa eta traizioa hitzak aipatzen dira izenburuan; elkarren aurkakoak, itxuraz, baina jatorri bera dute, “tradere” aditza, alegia: transmititu, entregatu, eman, haruntzago joan... Hitzaldi dantzatua begirada bat da, arian-arian elkarri transmititzen ibilita, azkenean elkar traizionatzen duten sustrai horietara.

Azaroaren 28an izango da, asteartearekin, 20:00etan, Barakaldo Antzokiko areto nagusian, eta sarrerak 12 eurokoak izango dira.