Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Dantzan Ikasi: aurkezpena

2009/04/14

Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz sortu da Dantzan Ikasi egitasmoa. Dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. Etengabeko irakaskuntza alor guztietan i...

Hemen da koko-kronika 2009

2009/04/07

Garizumaren amaierarekin batera dator aurtengo koko-dantzen kronika. Otsailaren 14an atera ginen koko-eskean eta koko-dantzan Eibarko baserrietara. Goizeko 7.30etan Portalea Kultur Etxean bildu , eta batzuk oraindik erdi-lo zeudela hasi ginen bakoitza bere koko-jantzia janzten . Ordubete berandua...

Migeltxo Ciga hil da

2009/04/05

Ostiralean utzi gintuen Migeltxo Cigak. Javier Ciga margolari famatu aren seme, Iruñeko udal dantza taldeko lehen banderaria izan zen 1949ko San Saturnino eguneko lehen emanaldi hartan. Osasuntsu zegoen. Aurreko azaroan belaunaldi ezberdinetako dantzariekin batera ospatu zuen gure taldearen 60...

2009ko Ezpalak jaialdia, maiatzaren 23an eta 24ean

2009/03/30

Duguna eta Kezka dantza taldeek antolatuta, 2009ko maiatzaren 23an eta 24an burutuko da aurtengo Ezpalak Dantza Tradizionalen Nazioarteko Jaialdia Iruñean eta Eibarren. Ezpalak dantza tradizionalen nazioarteko jaialdia 2006. urtean antolatu zen lehen aldiz Eibarren, eta ezpata-dantzak izan z...

Borja joan zaigu

2009/03/01

Miloi bat aldiz egina izango zuen San Migel eta Elgoibar arteko errebueltaz betetako bidea, gora eta behera, motorrean, baina gaur goizean, errebuelta horietako batean istripua izan du eta hil egin zaigu Borja Uzuriaga. 25 urte zituen. Hitzik gabe gauden honetan Jael-ek bertsotan jarri die doinu...

Koko-dantzak 2009: aurrerapen bat argazkitan

2009/02/16

Aurtengo koko-dantzek eman dutenaren aurrerapen bat Fernando Retolazaren argazkietan. Koko-kronika eta gainontzeko argazkiak errekuperatzen garenean...

Badatoz 2009ko koko-dantzak

2009/02/10

Datorren larunbatean, otsailaren 14an, kaleratuko ditugu berriz iaz martxan jarritako koko-dantzak .Iazko karnabaletan, koko-dantzari eta koko-marru konpartsa bat plazaratu zuen Kezka dantza taldeak eta baserriz-baserri Arrate inguruko hainbat txoko bisitatuko zituen. Aurten ere segidako emango...

Soka-dantza eta hamaiketako bitxi bat Azitainen

2009/01/23

San Anton jaiak Azitainen, eta ohi bezala, igandean, mezaren ondoren soka-dantza egin genuen urtarrilaren 18an. Meza berezia ospatzen du Felix Bergara apaizak eta han ibiltzen ditu umeak joan etorrian nekazal produktuak ekartzen eta eramaten. Josu Garatek ezpata-dantza egin zuen Andoni Altzibar et...

Ibilaldia 2009 Galdakaon dantza jaialdia

2009/01/23

Ibilaldia 2009 Galdakaon ospatuko denez kultur ekitaldi ugari antolatzen ari dira bertan. Horien artean pasa den asteburuan, urtarrilaren 17an, dantza jaialdia antolatu zuten Ibilaldiak eta Andra Mari dantzari taldeak. Gasteizeko Indarra dantza taldea, Galdakaoko Andra Mari dantza taldea e...

Iker Gomez-en Absurdo Coliseoan

2009/01/19

Iker Gomez -ek “Absurdo” dantza, musika eta bideo ikuskizuna aurkeztuko du datorren urtarrilaren 31an Eibarko Coliseo antzokian. Dantzari, koreografo eta sortzaile eibartar honek Ballet Eibarres-en, Juanita Unzuetakin eman zituen lehen urratsak. Ondoren Bartzelonako Institute del Teatren b...

Harpidetu