Dantzaz Konpainiaren 1.01 Coliseo antzokian
1.01 lanak lau koreografia biltzen ditu, Christophe García, Hilde Koch eta Eric Gauthier-ek sortutakoak. Christophe Garcia frantses/quebecarra da eta xarma eta umorea present dira bere lanean. Hilde Köch donostiarra da, maila altueneko konpainia eta sortzaileekin lanean ari da, eta bere ekarpenak distiratsuak dira. Eric Gauthier kanadarra eta irudimen bereziko sortzailea da.
Songeurs
Koreografía: Christophe Garcia
Musika: Friedrich Burgmuller, Adolphe Adam, Ludwig
Minkus
Argiak: Jean François MILAZZO
Laguntzaile artistikoa: Marie-Eve Carrière
Iraupena: 15 min.
Amesgileak…
Hasieran hiru emakumezkoentzat sortua eta orain gizonezkoentzat
egokitua, 3 pertsonaien unibertso onirikoan sartzea proposatzen digu
obra honek. Bere burua alegiazko munduaren mende utziko dute baina, aldi
berean, bere kontra borrokatu dute, kolpatuko dira, inoiz etsi gabe.
Nahiz eta amets motza izan, bertan atxikitzea beti merezi du, une batez
errealitatetik ihes egiteko.
Torque
Koreografia: Hilde Koch
Musika: Arvo Pärt
Argiak: Nicolas Fischtel
Jantziak: Hilde Koch
Iraupena: 15 min.
Indar baten edo indar sistema baten momentua da; ardatz baten inguruan bihurdura eta biraketa sorrarazteko duen joeraren neurria.
Profesional gisa lanean jardun dudan denboran, inprobisazioa (dagozkion teknikekin) funtsezko tresna bihurtu da niretzat konposizio koreografikoan. Dantzari gazte hauei lan egiteko modu hau erakutsi nahi izan diet, sortze prozesu honetan partaide izan daitezen. Material koreografikoa irakatsiz eta berau garatzeko haiek gidatuz. Era horretan landu izan dugu koreografia honen zati bat.
Musikaren konposizioan, biolinak ere inprobisazio izaera nabarmena du. Isiluneek, obra osatzen duten atalen artekoek, berriro bideratu, entzun eta berriro antolatzeko lanera gonbidatzen gaituzte. Hilde Koch
Ballet 101
Koreografia: Eric Gauthier
Musika: Eric Gauthier y Jens-Peter Abele
Laguntzaile artistikoa: Renato Arismendi
Jantziak eta argiztapena: Eric Gauthier
Iraupena: 9 min.
Ballet 101 Eric Gauthierrek ballet klasikoan umorez blai egin duen “murgilketa sakona” da. Dantza klasikoko oinarrizko bost posizioak oinarri hartuta, Gauthierrek, ballet eta koreografo ezagunenei umorezko erreferentziak eginez, 100 posizio sortu ditu. Lehen zatian, posizioak erakusten ditu. Lanaren bigarren zatian, berriz, ausaz nahastuta agertzen dira amaierako koreografia harrigarria sortuz.
Björk Duets
Koreografia: Eric Gauthier
Musika: Björk
Laguntzaile artistikoa: Renato Arismendi
Jantziak: Marianne Illig y Eric Gauthier
Argiztapena: Eric Gauthier
Iraupena: 10 min.
Björk interprete islandiarraren abesti bitxi eta hunkigarrien bidez, Eric Gauthierren Duetoak Björkekin lanak, giza harremanen zenbait alde aztertzen ditu: lizun eta azalekoenetatik hasi eta konfiantza sakon, maitasun eta gorrotoraino.