Komunitatearen ekarpen guztiak
Orain arteko ekarpenak
Beasaingo Jaietan

2010/05/11
Badatoz herriko Jaiak eta hauekin batera, dantzaren inguruko ekitaldi ugariak:
- 2010.05.14 MARIREN JAITSIERA: ostiralean 20:30etan egingo dugu azken entsegua Plazan eta 22:00etan prestatuko gara Mariri ongietorria emateko.
- 2010.05.16...
Argia dantzari taldea: aitzina pika eta ostalertsa
2010/05/11
Zuberoa eta Nafarroa Beherean jauziak dantzatzeko erabili izan den manera ikasi zuten orain 40 urte Argia dantzari taldeko kideek. Dantza tradizionalaren alorrean erreferente nagusietako bat da Donostiako dantzari taldea, eta talde horretako dantza-maisuak izango dira Ezpalak jaialdian jauziak dantz...
Maritzuli: Aurrez aurre Coliseo antzokian
2010/05/10
Biarritzeko Maritzuli konpainiak, Behobiako Eraiki dantza taldearekin batera, eta Aiko taldearen musikarekin, Aurrez aurre eskainiko du datorren maiatzaren 23an, igandean, Eibarko Coliseo antzokian, arratsaldeko 19.00etan. Claude eta Jon Iruretagoienaren zuzendaritzapean, euskal dantza tradiziona...
Luzaide: Pazko igandeko dantzak
2010/05/10
Administratiboki Nafarroa Garaian lekutua egonagatik ere Nafarroa Behereko dantza tradizioaren baitan koka ditzakegu Luzaiden egiten dituzten dantzak. Inauteri garaiko dantzak duela zenbait hamarkada, Pazko igandez dantzatzen dituzte egun. Bertako errepertorioaren baitan dantza-jauziak dira ezinbes...
Groupe traditionnel Ossalois: Biarnoko ahaideak
2010/05/10
Zuberoa ondoko Biarnon ere badute dantza-jauziak egiteko ohitura. "Sauts" edo "saut basque" deitzen diete haiek eta Euskal Herriko dantzen eragina nabarmena da Ausseau bailarako dantza hauetan. Izenei erreparatuz gero "le mMonein", "le Moutchicou"... topatuko ditugu; izenetan, doinuetan eta urratse...
Maritzuli: Lapurdi eta Nafarroa Behereko jauzien dantzakerak
2010/05/07
Claude Iruretagoiena dantza-maisu, ikertzaile eta koreografo lapurtarrak zuzentzen du Maritzuli konpainia. Jauziak plazetan berriz ere zabaltzearen arduradun izan zen Pierre Betti Betelu maisuaren ikasle izan zen Claude, eta besteak beste, Juan Antonio Urbeltz eta Argia dantzari taldearen laguntzare...
Baztandarrak: Baztango mutil-dantzak
2010/05/07
Baztango mutil-dantzak dantza-jauzien genero nagusian kokatzen baditugu ere, badituzte hainbat ezaugarri bereizgarri. Hilario de Olazaran-ek XX. mende hasieran aipatzen zuenez, Baztango adinekoek hogeitabost mutil-dantza ezagutzen zituzten, baina 60ko hamarkadan Jean Michel Guilcherrek galdetu zitu...
Duguna: Hegi eta Ainhoarrak
2010/05/06
Duguna dantza taldea 1949. urtean sortu zen, Iruñeko udalaren
gerizpean. Dantza
tradizio oparoa du Iruñeak eta taldearen helburua berau ezagutu eta
zabaltzea da.
Jaialdi honetarako zenbat dantza-jauzi atondu ditugu. Taldeko txikienek Hegi dantzatuko dute eta nagusiek Ainhoarrak. Muxik...
Genero bat eta hainbat dantzakera
2010/05/06
Dantza-jauziek genero bat osatzen dute. Genero hori Bearn, Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa eta Baztan-en dantzatzen da, baina eskualde batetik bestera ezaugarri, estilo eta dantzakera desberdinak aurkezten ditu. Izen desberdinak erabili arren, jauziak, sauts, mutil-dantzak eta mutxikoak, funtsean...