Andra Mari dantzari taldea – Galdakao (Bizkaia): Bizkaiko jota eta porrue
Galdakaoko Andra Mari Eusko Dantzari taldea 1955. urtean sortu zen. 70Ekohamarkdan Euskal Herriko errito musika eta dantza zaharren ikerketa, bilketa eta berreskuratze lanei ekin zion, eta talde honi esker berreskuratu dira hainbat euskal dantza tradizionala dagoeneko galduak zeudenak.

Garai batean Euskal Herriko hainbat plaza eta erromerietan dantzatzen ziren bi dantza mota hauek denboraren poderioz, beraien agerraldi esparrua murriztuz joan ziren. 60-70. hamarkadetan, hainbat gertakari jasan ondoren, jota eta porrusaldaren “izaera herrikoia” desagertzear zegoela, Andra Mari dantza taldeak Bizkaiko maisu eta dantzariengandik jota eta porruen pausu desberdin asko ikasi eta bildu zituen; forma sinpleak, barianteak, engainuak, etab.; oro har, garai batean egiten ziren erromeri eta jota eta porruei buruzko informazio nahikoa bilduz. Horren emaitzetako bat da orain gutxi argitaratu duten “Erotismoa Euskal Herrian” jotaren inguruko DVD
entziklopedikoa.