Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Soka-dantza San Juanetako kartelean

2008/05/21

Kezka dantza taldeko Joseba Aranzabal-ek irabazi du Eibarko San Juan jaietako kartel lehiaketa. Soka-dantza zabal eta eder batekin osatu du kartela Josebak eta irudi bizi eta koloretsu horrek irabazi du saria. Zorionak Joseba!! ...

San Joanetako neskatxen esku-dantza

2008/05/19

Soka-dantzaren oinarrizko dantza-egituraren aldaera bereziak deskribatu zizkigun Juan Inazio Iztuetak 1824an idatzitako Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira edo historia liburuan: gizon-dantza, gazte-dantza, etxeandre-dantza, galaien esku-dantza, neskatxen esku-dantza eta edate edo karrika-dan...

York-era goaz, Sword Spectacular jaialdira

2008/05/19

Ingalaterra, York -era (zaharrera...) goaz datorren asteburuan. Ezpata-dantzen munduko jaialdi handienean parte hartuko du Kezka dantza taldeak. Maiatzaren 23tik 26ra ospatuko da York-en International Sword Spectacular jaialdia eta Arrateko ezpata-dantza erakutsiko du bertan Eibarko dantza taldea...

Batista Kojuarentzat Eguen Zuri premixua

2008/05/16

Batista Kojuak irabazi du Arrate Kultur Elkarteak antolatzen duen XI. Eguen Zuri Argazki Lehiaketa . Bueno, Batista Kojuak baino Fernando Retolazak irabazi du, dantza taldearen jarraitzaile eta erretratatzaile fina den deportiboko argazkilariak. Koko-dantzetan ateratako honako argazki honetatik a...

Emanaldien jira-bira

2008/05/15

Udaberria izaten da guretako urteko sasoirik lanpetuena, San Ferminekin batera. Aurten ere hainbat emanaldi izan ditugu apiril eta maiatzean. Lehenbizikoa Espartza-Galar -en izan zen apirilaren 19an. Iruñetik 9 kilometro eskasera dago Espartza eta horrek ikusle kopurua handitu egin zuen. Negut...

Trinitateak

2008/05/15

          Datorren zapatuan, maiatzaren 17an, Trinitateak direla eta dantza saio bat izango da Plaza Handian arratsaldeko 5etan (euria eginez gero Ikastolako frontoian). Ikuskizuneko protagoninstak, Elgoibarko Musika eta Dantza Eskolako umeak izango dira. Eta azken aktuazio moduan, Haritz ...

Arrateko dantzak Portugaleteko Folklore Azokan

2008/05/14

Pasa den asteburuan ospatu da Elai-Alai dantza taldeak antolatzen duen Portugaleteko Folklore Azoka . Hirugarren edizioa izan da aurtengoa eta beste hainbat ekitaldiren artean Eibarko Kezka dantza taldeko dantzariok, Usartza txistu taldearekin batera Arrateko Amaren dantzak aurkeztu ditugu bertan. ...

Hamabi talde eta hamaika arku-dantza

2008/05/07

Frantzia (Toulouse), Kanariak (Chimiche), Galizia (Betanzos), Errioxa (San Asensio), Nafarroa (Iruñea, Monteagudo), Bizkaia (Lanestosa) eta Gipuzkoako (Añorga, Oñati, Eibar) dantza taldeek parte hartuko dut Ezpalak 2008 jaialdian. Hamabi talde eta hamaika arku-dantza desberdin, baina elkarren ar...

Oñatz dantza taldea

2008/05/06

Gorpuzti egunaren ondoko igandean ospatzen da Oñatin Corpus Christi jaia. XVI. mendean dagoeneko dantzariek Oñatiko Gorpuzti eguneko ospakizunetan parte hartzen zutela erakusten duten agiriak aurkitu dituzte ikertzaileek. Oñatz dantzari taldeko zortzi dantzarik eta buruzagi edo maixuak osatzen d...

Harpidetu