Vezos Astures – Asturias: Asturias-eko tradiziozko dantza solteak
Conceyu de Cultura Tradicional Vezos Astures elkarteak ikerketa etnografikoa eta tradiziozko dantzen eta musikaren zabalpena du xede. Egiten dituen dibulgazio lanen artean azpimarratzekoak dira argitaratu dituen bi DVD, “El baille na tradición asturiana” (2007) eta “Os Reises-Ua mazcarada d’inverno nel occidente d’Asturias”
(2010).

Gorteiatzea helburu zuten Asturias-eko tradiziozko dantza solteen adibideak ekarriko dituzte. Jota da dantzarik zabalduena eta horren bertsio ezberdinak erakutsiko dizkigute, eta segidan, ohikoa zen jotaren ondoren “a lo ligero” dantzatzea,
alegia, “arin-arin-a”.

Asturiarrek “el baile de arriba” izenekoa ere ekarriko dute, eta baita “el baile de los viejos ere”. Kaskainetekin lagunduko dituzte haien dantzak eta gaita, danborra eta panderoen doinura dantzatuko dute.