Xinglar: Aragoiko jotak
1989. urtean sortu zen Xinglar taldea. Aragoiko folklorea ikertzea, sustatzea eta zabaltzea dute xede. Ez dira dantza taldea soilik, abestiak, musika, jantziak, ipuinak, kondairak, erritoak... bildu eta ezagutzera ematen dituzte. Xinglar-ek jota tradizionalak, abestiak eta bestelako dantza eta musika tradizionalak eskaintzen ditu, noizean behin ikusleak ere dantzara ateratzen dituztelarik.

Ez dago esan beharrik jotak aparteko indarra duela Aragoin. Jotak jo eta kantatzeko tradizioa handia dago, baina baita dantzatzeko ere, eta kaskainetak lagunduta, urrats berezi eta estilo indartsuarekin bikotean eta soltean dantza egiteko era ikusgarria eskainiko dute Xinglar taldeko dantzariek.