Kikerics – Zajzon (Transilvania): Hungariar eta ijitoen dantzak
Transilvaniako Kikerics dantza taldea 1999an sortu zen Zajzon izeneko herrian (Errumania). Beren dantzariak Transilvaniako hungariarrak dira, beraz bere errepertorioan Transilvaniako herrialde desberdinetako dantzak egiten dituzte. Transilvaniako kultura aberatsa tarteko, Kikerics taldeak ijitoen dantzak eta Hungariako dantzak ere egiten ditu.

Euskal Herrian egonak dira lehenago ere, 2005ean Iparraldeko Luhusoko Polliki taldearekin talde-truke bat egin baitzuten.

Ezpalak jaialdira 4 dantzari eta 3 musikari etorriko dira.