Kezka dantza taldea – Eibar (Gipuzkoa): Fandangoa,arin-arina, trikitixa eta porrusalda
Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortu zen Kezka dantza taldea 1958. urtean.Eibarko dantza ospakizunak sendotu eta bultzatzeko lanean dihardu ordutik.

Fandangoa eta arin-arina, trikitxa eta porrusalda dantzatuko ditugu, Debabarrenakoeskualdean azken hamarkadetan erabili izan diren urratsak baliatuz. Kezkakotxistulariek lagunduko digute fandangoa eta arin-arinean, eta trikitixa eta porrusaldan berriz Adolfo Jainaga arituko da trikitixarekin, eta Unai Narbaiza panderoarekin.
Ea azken hauek Eibar inguruetan egiten ziren erromeria ezagunetan kantatzen ziren dantza-kopla zaharren artetik ale eder batzuk kantatuko dizkiguten.