Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Oñatiko dantza argazki bereziak

2011/05/30

Korpus dantzen argazki zaharrak, neskak oñatiko dantzak egiten edota Galdakaoko Andra Mari taldekoen erretratoak. GureGipuzkoako argazkien artean Oñatikoei erreperatu diegu oraingoan, eta irudi interesgarriak ageri dira. Hona horietako batzuk:

Europako bikoteko dantza solteak Ezpalak jaialdian

2011/05/27

Asteburuan eginen dugu Iruñean eta Eibar-en Ezpalak dantza tradizionalen nazioarteko jaialdia ren edizio berri bat. Aurten, bikoteko dantza solteak izanen ditugu protagonista. Dantza soltea gai nagusia  Iruñea eta Eibarren ospatzen dugun Ezpalak nazioarteko jaialdian bikotean eta soltean eg...

Han eta hemengo fandango eta arin-arinak asteburuan Ezpalak jaialdian

2011/05/26

Bihar abiatuko da 46. Euskal Jaia Eibarren. Eibarko Klub Deportiboko Kultura Batzordeak prestatutako egitarauan musika, jolasak, artisautza, herri kirolak, kantua, dantza eta festa tartekatuko dira. Dantzarioi dagokigunez, igandean izango dugu Eibarren Ezpalak nazioarteko dantza tradiziona...

Jaialdiaren eskuko programa eta prentsako lehen aipamenak

2011/05/26

Hemen dugu dagoeneko Ezpalak 2011 jaialdia. Larunbat arratsaldean Iruñean eta igande eguerdian Eibarren izango da nazioarteko dantza solte jaialdia. Jaialdiaren inguruko xehetasunak eta parte hartuko dute taldeen inguruko informazioa biltzen duen eskuko programa ere prest dago. Dantzaldietan esku...

Txistularien alardea zapatuan

2011/05/26

Larunbat honetan, hilak 28, Debabarrenako txistularien alardea izango dugu Elgoibarren, ehundaka lagunen partaidetzarekin. Eguerdiko 12:30etan hasiko da emanaldia Plaza Handian, Deba, Eibar, Mutriku, Mendaro, Ermua eta Elgoibarko txistularien eskutik, eta lagun izango dituzte Soraluzeko musika esko...

Ingurutxoak: Sistema eta ezaugarriak ezagutzen

2011/05/25

Mediterraneoko isurialdeko euskal lurretan zabalkunde handia ezagutu duten dantzak dira ingurutxoak. Bikoteka antolatutako dantzari lerroak, borobilean, larrainetan eta plazetan dantzatzen dira ordulariaren aurkako norabidean. Kantauriar isurialdean soka-dantzak bezala, festa eta ezteietan ospakizun...

Orkoien-go ikastetxeko inauteriak Koloreagan oinarrituta

2011/05/24

Urtearekin batera karrikaratu genuen " Koloreaga: Nafarroako festagileak " koloreztatzeko liburuxka. Liburua karrikaratzekoan, gure asmoa zen, besteak-beste, ikastetxeek gure dantzen eta inauterien protaginistei buruzkoak lantzeko material xume bat behintzat izan zezatela. Izugarrizko poza hartu g...

Ezpalak, bikoteko dantza solte nazioarteko jaialdia

2011/05/19

Iruñean 2011ko maiatzaren 28an  -  Eibarren 2011ko maiatzaren 29an Iruñea. Maiatzak 28, larunbata 17:30ean Kalejira alde zaharreko karriketan barna. 18.00etan Ezpalak, bikoteko dantza solte nazioarteko jaialdia Burgoen Plazan. Euskal Herriko eta atzerriko dantzen erakustaldia: Duguna (I...

Ezpalak 2011 kartela

2011/05/18

Hona aurtengo Ezpalak jaialdiko kartela. ...

Dantza solteari buruzko jardunaldiak Eusko Ikaskuntzak antolatuta

2011/05/18

Ezpalak jaialdiaren gai berarekin, jardunaldi akademikoa antolatu du Eusko Ikaskuntzaren Folklore Sailak. Aragoi, Asturias, Gaztela, Extremadura, Galizia eta Euskal Herriko ikertzaileek dantza soltearen inguruko ikerketen eta gogoetak aurkeztuko dituzte. Tokia: Eibar, Portalea Kultur Etxea M...

Harpidetu