Cortes-eko paloteadoa – Cortes (Nafarroa)

2012/05/15
Cortes-eko paloteadoa San Migel egunean (irailaren 29an) burutzen den dance edo ospakizun bat da. Sei zatik osatzen dute: kortesiak, kalejira, zinta-dantza sentziloa, baltsa, zinta-dantza bikoitza eta jota, beti ere musika bi gaitak eta danbor batek jotzen dutela. Tuterako gaiteroak ditugu lagun.

Ez da ezagutzen paloteado honen jatorria, baina 1883ko idatzizko aipamen zaharrenaz geroztik, ia etenaldirik gabe dantzatu da. Antzina gizonezkoek bakarrik egiten zuten dantzan, baina 1950-1960 emakumeak hasi ziren txertatzen.

Arropen historia ere aipagarria da: XIX mendean galdu egin zen jantzion erreferentzia zehatza, baina P. Barandiaran-en lanari esker 1965ean, Frantziako herri txiki baten, antzinako paloteadore baten grabatua aurkitzen da. Gerora, 1994an, nesken jantziak estreinatzen dira.

16_cortes-zinta-dantza_001-3000p