Zinta-dantzak, 2012ko ezpalak
Europa eta Ameriketan, ia herrialde guztietan dantzatzen dira zinta-dantzak. Anglosaxoi munduak Maypole izenarekin ezagutzen ditu, maiatzeko zuhaitza, alegia maiatzetik aurrera Euskal Herriko hainbat herritan, plazaren erdian ezartzen den arbola edo donien atxa antzekoa. Zutabearen muturretik xingola koloretsuak lotu eta dantzariak haren inguruan dantzan eta zintak gurutzatzen, lotzen, korapilotzen hasten dira.
Tarragona (Katalunia), Tenerife (Kanariar Uharteak), Araba, Nafarroa, Gipuzkoa eta Bizkaiko zinta-dantzak ikusteko aukera izango dugu 2012 Ezpalak jaialdian.
Bi jaialditik hiru jaialdira pasatzen da aurten Ezpalak. Iruñea eta Eibarrez gain, Baionan ere izango baita. Hiru egun (maiatzak 25, 26 eta 27), hiru herri (Baiona, Iruñea eta Eibar), hiru herrialde (Lapurdi, Nafarroa eta Gipuzkoa) eta zortzi dantza talde. Ea asmatzen dugun denon bideak zinta-makilaren inguruan txirikordatzen.