Ball de Gitanes – L'Arboç (Tarragona)
Tarragonako L´Arboç herriko ball de gitanes Sant Juliá esbart-aren (hau da, dantza tradizional eta berriak lantzeko 1961ean sortu eta Sant Juliá izena daukan elkartearen) sail bat da; hain zuzen, guk zinta-dantza gisa izendatzen dugun dantzaren kide bat ematen duena.
L´Arboc-eko ball de gitanes-en aipamenik antzinakoena 1770ekoa da, eta ijito-emakume jantzitako gizakumeek egiten zuten zinta-dantza bat omen zen. Dantza aurrera eraman ahal izateko 11 pertsonaia behar dira, gutxienez: estaquirot, makilari eusten diona, alegia; buruzagia, taldea dantzarazten duena; lau ijito-emakume eta beste lau ijito-gizonezko, zinta bana hartuta; eta galerons-ak, ijito-andrazkoak, aurrez aurre, tentatzen saiatzen direnak.