Oinak Arin dantza taldea – Beskoitze (Lapurdi)

2012/05/15
Oinak Arin taldea 1961ean sortu zen Lapurdiko Beskoitze herrian. Hasieratik 6 urtetik gorako haurrek dantza eta musika tradizionala ikasteko aukera dute bertan. 15 urtetik gora Lapurdiko inauteri-ohituretan parte hartzeko aukera dute. Izan ere, ohitura horiek Oinak Arin taldeak berak berreskuratu zituen Beskoitzen 1983an.

Bestela, taldeak Euskal Herriko zazpi probintzietako dantzak aurkezten ditu ikusgarri ezberdinetan, bai haurrekin, baita dantzari helduekin ere, eta lan sakona egiten du hala dantza eta musika teknikak lantzeko, nola kalitatezko jantziak ukaiteko.

Euskal Herrian eta Frantzian ez ezik, jaialdi anitzetan Frantziako mugez gaindi, -Suitzian, Errumanian, Turkian…- ibili izan da.

09-oinak-arin-beskoitze