Komunitatearen ekarpen guztiak
Orain arteko ekarpenak
Danseur Noblea, bertutez betetako printzea
Iratxe de Arantzibia
2013/09/18
Patuak 2006an gerrako ume bi jarri zituen nire bidean. Zoria izango zen behar bada, edo nire lana bestela, bi mito denbora gutxian topatzea eragin zuena. Antzerako jatorria zuten biek ere, baina artista karrera profesionala -dantzaria bata eta koreografoa bestea- leku, testuinguru istoriko eta sozioekonomiko oso desberdinetan egin zuten. Biak bueltatu ziren sorterrira eta biek ala biek etxean jaso eta lausengatu ninduten.
Igartza 2013: Zaldikoa eta Arkabuzariak
2013/09/16
Egun bikaina ospatu genuen joan den irailaren 7a Igartzan. Betiko ezpata-dantzez gain, ikusmina sortu zuten pare bat osagai berrik gutxienez: Igartzako zaldiko dantzaria eta Errosarioko Amaren Kofradiako arkabuzariak beren tiro eta guzti.
Hamabiak aurretik prest zegoen dantzari saldoa ...
Baztan-dantza, bideo biral bat ziberespazioan kateatuta
2013/09/13
Gaur iritsi zait uda osteko lehen emaila txinatarrak euskal dantza egiten erakusten duen bideoarekin. Noizean behin gertuko zein urruneko lagun edo ezagun baten emaila jasotzen dut. Teklatuan dituen harridura keinu guztiekin batera, zur eta lur utziko nauen bideo bat bidaltzen didala esaten dit: "T...
La Vijanera, Kantabriako inauteri ikusgarria Eibarren
2013/09/11
Larunbat honetan, irailak 14, Kantabriako Silio herriko La Vijanera inauteri ikusgarria Eibarren izango da. Eibarko Kantabriako etxeak irailean antolatu ohi dituen festetan parte hartzera etorriko da Silioko inauteria.
Inauteri ikusgarria da La Vijanera. Urtarrileko lehen igandean ospatze...
Mintegia: Emakumeak euskal dantzetan
2013/09/10
Data: 2013ko irailak 28, larunbata Ordutegia: 10:00 – 13.00 Lekua: Dantzagunea (Arteleku - Kristobaldegi, 14. Txomin Enea, Donostia)
Prezioa: Dohain Izena emateko epea: irailak 24 Mintegian izena emateko egin klik hemen
Emakumeak euskal dantzetan
Poliki-poliki ari zaizkie zabaltzen...
Euskaraz eta dantzan, Bietan Jarrai
2013/09/09
Euskal kulturgintzaren estrategia ildoetan dantza bigarren mailako jardueratzat hartzeak eragiten didan kezkaz aritu nintzen Argia aldizkarirako egindako azken kolaborazioan . Azkenean "Ez berbazkoak" jarri nion izenburua, baina zirriborroan "Bietan jarrai" idatzita izan nuen. Gero ez nintzen ausa...
Soberako Alardeak
2013/09/08
1)
Hondarribian eta Irunen
Aspaldian ez da giro:
jende tropa bat, lerro luzeak,
damak zaldian astiro...
Fusilarekin apuntatuta
oker egin dute tiro!
Eskarmenturik ez dugu hartzen
karramarroak berriro.
2)
Zeren izenean alardeak?
Nor edo zer gogoratuz?
Historiako gauza hau...
Erriberako euskaldunekin, beste behin
2013/09/07
Aurten ere, eta badira 6 urte, Tuterako bestetan egon ginen dantzan, uztailaren 26an, Tuterako Beterri peñak gonbidatuta. Arratsaldeko bero sapa sahiestearren, 8ak aldera atera ginen dantzara Erriberako hiriburuko alde zaharreko kale estuetan barrena. Hala ere, beroa bero!
Badatoz Arrateko Amarek dantzak 2013
2013/09/06
Igandean, irailaren 8an, egingo ditugu Arrateko Amaren dantzak Arraten eta Arrate egunean. Abuztuko oporrak atzean utzi eta ensaiotan aritu gara aste honetan, eta Arraten bertan egindako azken ensaioaren ondoren dena prest dago iganderako.
65 ezpata-dantzari
Urtetik urtera dantzari berriak estr...
2013ko San Ferminen kronika
2013/09/05
San Fermin txikietatik handietatik baino gertuago gaude, baina memoria pixka bat egin eta Iruñeko Ferietan bizitakoen kronikatxoa dakarkizuegu. Berandu gatoz agian, baina San Ferminak ere berandu hasi ziren eta ze arraio!