Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aiko Taldea Jotalariak ekimenak antolatuta Sergio Cobos Bilbon

Dokumentuaren akzioak

Jotalariak ekimenak antolatuta Sergio Cobos Bilbon

2015/01/25 09:00


Ezin dugu disimulatu… Aiko taldean jota edo fandangoa maite dugu… eta gure jotazaletasuna gure ingurukoekin partekatzeko ahaleginak egiten ditugu aukera dugunean. Oraingoan, Jotalariak ekimena proposatu nahi dizuegu: tarteka marteka, larunbat arratsalde batean, inguruetako jotalariekin dantzatu, ikasteko eta batez ere, gozatzeko gune bat.

Urtarrilean, Asturiaseko Vezos Astures taldeko Raquel, Rosa, Cesar eta Jesusek ikastaro eder bat eskeini ziguten Jotalariak ekimena martxan jartzeko, bertako dantzak eta musika ederraz ondo pasatu eta dantzan (eta kantuan) gozatu genuen. Esperientzia bikaina.

Otsailean, Galiziako Sergio Cobos datorkigu bere dantzakera partekatzera, erakustera, zabaltzera... Artista handia de Sergio, dantza maisu moduan eta musikari moduan ere. Hainbat taldetako dantzari eta dantza maisua izan da, eta musikari moduan, gauza bera, grabaketak eta emanaldiak eten gabe hor, han eta hemen. Gure aspaldiko laguna da eta plazer eta ohore bat da Bilbon aurkeztea.

Hemen, Sergio, Berrogüetto taldearekin dantzan ikusi dezakezue:
 

Jota ikastaroa

Noiz: otsailaren 7an, larunbata, 17:00-20:00 (beti bezala, pokomasomenos…)
Non: UPV/EHUk Bilbon duen Bizkaia Aretoan (Abandoibarra 3, Iberdrola dorrearen aldamenean).
Izena emateko: 20€ sartu ikaslearen izen abizenak jarriz Kutxabanken honako kontu zenbakian:
2095 0233 10 9111124099

Eta martxoaren 7an Salamankako jotalariak etorriko zaizkigu…

Gu denok ere, jotalariak garelako… A la jota matxin!!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aiko Taldea

Aiko Taldea

Dantza tradizionaleko hainbat alor jorratzen duen musikari eta dantza maisu taldea: ikastaroak, argitalpenak, erromeriak...