Lurra milu-adarrez bete

2015/01/29
Lurra milu-adarrez bete

 

Soraluze, 1964. Gorpuzti eguneko prozesioa
Aitxa guriak beti kontau izan desku zelan umetan, Mendaron, D. Enrique abadiak, Saint Gerons txokolateruen familixakua berau, Pazkua domekia badatorrela-eta, mendira zelan bialtzen zitxuan granuja danak millua moztu eta prozesiñua pasau bihar zan kalietan botatzeko, usain ona ein deixan. Pazkua domekakua esaten dau gure aitxak.

Oin dala gitxi Kontrargi Argazki Kolektiboak Harpasuak, Eli Lakuesta 1929-2000 erretratu liburu politxa kaleratu dau, eta bertan 12, 13, 14, 15 eta 16. orrialdietan Soraluzeko Korputz eguneko prozesinuaren erretratuak agiri dira, eta lurra milu-adarrez beteta ikusten da.

Beste alde batetik, 11. orrialdian Pazko-domekako prozesiñua dator, eta han ez da bape bedarrik agiri lurrian, baiña gure aitxaren umetako biharrak eta millua ikusi ditxugu behintzat.

Soraluze 1964, Gopuzti eguneko prozesioa.

 

Soraluze 1958, Pazko domekako prozesioa