Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Aureoren aurkezpena gaur Arriaga Antzokian

2015/10/06

Dantzaz Konpainia k Aureo, bere azkenengo ekoizpenaren aurkezpena egingo du gaur 11:30etan Arriaga Antzokian. Aureo dantza estilo ezberdinen dastaketa da, Itzik Galili, Lukas Timulak, Jone San Martin, Judith Argomaniz eta Christine Hassid-en sormenak osaturikoa. Europa osotik heldutako Dantza...

Sortutakoak 8: deialdia irekita

2015/10/06

Urriaren 1etik azaroaren 1era irekita dago Sortutakoak programaren zortzigarren edizioan proiektuak aurkezteko epea. Sortutakoak Gipuzkoako Dantzaguneko sormen-prozesuak laguntzeko programa da, eta bere baitan hartzen ditu, besteak beste, diru-laguntza bat eta egonaldi bat Gipuzkoako Dantzagun...

Aizarnako Oilasko biltzea, meritua da jakin gabe dantzatzea

2015/10/05

Aizarnan, abuztuaren erdi aldera ospatzen diren Amabirjin jaietako egun batean, Oilasko biltzea egiten da. Aurtengoan, jaietako azken egunean burutu dute, abuztuaren 16an. Gazte koadrila bat, baserriz baserri eskean ibiltzen da goizean zehar. Baserri bakoitzean zahagi dantza egiten dute eta trukean...

Aiko taldea 10 urte jendea dantzan jartzen

2015/10/02

Musikarien eta dantza-maisuen kolektiboak urteotan guztiotan 4.000 pertsona baino gehiago erakarri dituen Dantzaldi Ibiltariaren edizio berri bat aurkeztu du, eta nahi duenak zabalik dauka dagoeneko urriaren 1ean hasi eta 2016ko ekainera arte luzatuko den ikastaro honetarako matrikulatzeko epea. ...

Erriberako paloteadoen topaketa ospatuko da Fustiñanan

2015/10/02

Fustiñanako Barde Ribera elkarteak eta Nafarroako dantzarien Biltzarrak, Fustiñanako udala eta Nafar Gobernuaren laguntzarekin, Erriberako Paloteadoen topaketa antolatu dute. Jaialdian Ablitas, Cabanillas, Fustiñana, Murchante, Monteagudo eta Tuterako makil-dantzariek parte hartuko dute. Urriar...

Hostoak dantzan ariko dira eta zu barrez begira

2015/09/30

Ahaztezina izango dugu aurtengoa Joseba, ikusi ez bazaitugu ere, gure artean sentitu zaitugulako eta zure bizitza oparoan zehar, garai ezberdinetan, han edo hemen inguruan izan dituzun pertsona askok eta askok elkartzea erabaki genuelako zu gertuago sentitzeko, eta zuk ere gertuago senti gaitzazun....

Dantza Coliseoan: Ambulantes danza: Por unos pasitos de ná

2015/09/30

2015eko urriak 3, larunbata 20:30ean Urriaren 3an berriro ere dantzaz gozatzeko aukera izango da Coliseoan. Ambulantes danza -k etxeko txikienetatik hasi eta familia guztiarentzat gomendagarria den Flamenko ikuskizuna dakar Eibarrera: Por unos pasitos de ná. 50 minutuko iraupena...

Dantza Coliseoan: Dantzaz Konpainia: Itzalak / Txoriak

2015/09/30

2015eko urriak 2, ostirala 20:30ean Itzalak - Txoriak dantza ikuskizuna aurkeztuko du Dantzaz konpainiak urriaren 2an Coliseo Antzokian. Bi euskal musikari lotzen ditu Dantzaz konpainiaren lan honek eta lotura horretan bi koreograforen proposamenak dakartzate, Paolo Mohovich italiarrarena eta...

Errosarioko Amaren ezpata-dantza zazpigarrenez egingo dugu Elgoibarren

2015/09/30

Datorren larunbatean, urriaren 3an, zazpigarrenez aterako dugu Errosarioko Amaren ezpata-dantza Elgoibarko kaleetara. Aurten ospakizuna egun batez aurreratu dugu eta larunbatean goizeko 11etan elkartuko gara Kalegoen plazan gure arropa dotoreekin. Udaletxetik San Bartolome parrokiarainoko bidea ...

Nor da kartel honetan ageri den dantzaria?

2015/09/29

" Esto no es rock radical vasco " kontzertuen kartelean ageri den dantzaria Kezka dantza taldekoa dela abisatu digu Gari Otamendi k. Kartelean, ertz batean jartzen duela argazkia Kezka dantza taldearena dela. Irudi honetan oso txiki ageri da eta ezin irakurri, baina kaleetako karteletan ikusten ...

Harpidetu