Plaza dantzen ikastaroa apiriletik ekainera Ostadar Dantza Taldearen eskutik
Joan den hiruhilekoan Ostadar Dantza Taldeak antolatutako plaza dantzen ikastaroak harrera ona izan zuela ikusita, hiruhilabete honetan ere antolatzea erabaki da. Orain ere, ikastaroaren helburu nagusia dantza mota hauek dantzatzen irakastea, eta hauen inguruko azalpenak ematea izango da. Ikastaroa apirileko lehenengo astetik ekainera bitartean eskainiko da Ostadar Dantza Taldearen egoitzan (Beasaingo Oriamendi kaleko 10. zenbakia).
Ordutegiei dagokienez, aurreko ikastaroko taldeenak mantenduko dira (asteartetan 19:00etan edota asteazkenetan 19:00etan). Hortaz, ikastaroan izena eman nahi duenak, aukera izango luke aipatutako ordutegian apuntatzeko, baina baita era berean komeniko litzaiokeen ordutegia proposatzekoa ere (jendeak egiten dituen eskarien arabera erabakiko genuke gainontzeko egunetan beste talderen bat sortu ala ez).
Ikastaroan izena emateko:
Ikastaroan parte hartzeko interesatuta dagoena modu honetara jar daiteke gurekin harremanetan:
- Gure helbide elektronikora idatzita (ostadardt@gmail.com). Mezua idazterakoan gai gisa “Plaza dantzen ikastaroa” idaztea eskertuko genuke.
- Telefonoz edota WhatsApp bidez 610 873 811 (Jon Zubeldia) zenbakira deitu/idatzita.
- Sare sozialen bidez: Facebook (Ostadar Dantza Taldea) edo Twitter (@OstadarDantza)
- Dantza klaseetako ordutegian gure egoitzara azalduta (astelehen, astearte eta ostegunetan 17:00etatik 18:30era, eta ostiraletan 18:00etatik aurrera).
Baldintzak eta oharrak:
- Nahiz eta ikastaroan izena emateko ez den adin-muga jakinik izango, ikastaroa batez ere helduei zuzendutakoa izango da.
- Ordainketaren xehetasunei dagokienez, izena ematen duzuenoi emango dizuegu beronen informazioa
- Bereziki izena ematerakoan beste ordutegiren bat proposatzekotan, proposamen hori ahalik eta azkarren egitea eskatzen dugu, ordutegiak ongi koordinatu ahal izateko.
Azkenik, Ostadar Dantza Taldetik ikastaroan parte hartzera animatu nahi zaituztegu, eta baita dantza eginez astero tarte atsegin bat igarotzera ere. Zuen zain izango gaituzue!