Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

2016ko Dantzaren Hilabetea

2016/03/22

Apirilaren 29a, Jean-Georges Noverre (1727-1810) koreografoa, dantza modernoaren aitzindaria jaiotako eguna, aukeratu zuen UNESCOk 1982an Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Erakunde horrek ofizialki babesten ditu munduko herrialde guztietako dantza mota guztiak Nazioarteko Dantza Batzordearen b...

Dantzaz Torinon datozen egunotan

2016/03/22

Datozen egunotan, martxoaren 24an eta 25ean, Dantzaz Torinon izango da, Palcoscenico Danza Festibalean, bere Kameleoia programa aurkeztuz. Haien esanetan: "2014an izandako arrakasta eta gero, festibalera bueltatzen da..."  Espero dugu beste horrenbesteko harrera izatea orain ere! :-) H...

Gorriz markatutako data: Tuterako jaiak!

2016/03/21

Zortzigarren aldiz izan ginen iaz Tuterako bestetan dantzan, uztailaren 25ean hain zuzen, Beterri peñako lagunek gonbidatuta. Uztaileko azkenengo asteburu ingurua gorriz markatua daukagu, u rtero ematen diguten harrera goxoagatik eta pozik itzultzen gara Erriberako hiriburura dantzara. Sanfer...

Aurreskua Cadiz-en: horrela ikusten dituzte gure dantzak kanpoan?

2016/03/15

Erne ondoko bideoari. Cadizeko dantza ikasle gazte batzuk dira, dantza ikasketen 5. mailan euskal dantzak landu behar izan dituzte eta hauxe da emaitza.  Aitor Alavak jaso du bere blogean eta horren bidez izan dugu bideo honen berri. Baztan-dantza txinatarra Orain urte batzuk famatu b...

Luzaideko Bolant egunean nesken parte hartzea zein izan behar den erabakitzeko galdeketa egingo da

2016/03/14

"Neskek dantza taldean parte hartzearen alde zaude? Hala bada, nola jantzita?". Horrelako galderak erantzun beharko dituzte Luzaiden bolantetan nesken parte hartzea zein izan behar den adosteko egingo den herri galdeketan.  Orain arte emakumeek "Neskatoak" paperean zenbait dantzatzan bakarrik p...

Lehen zartakoa: bi pitzadura Gipuzkoako dantzen tradizioan

2016/03/11

Lau hilabetetan sakabanatuta, liseriketa egin ahal izateko saio batetik bestera hilabeteko tartea hartuz joan da aletzen Gipuzkoako dantzak, jatorria, estiloak eta bilakaera izeneko ikastaro edo desikastaroa Dantzan Ikasin. 2015eko azaroaren 21ean egin genuen lehen mintegia Gipuzkoako Dantzagunea...

Bestondo Elizondon

2016/03/10

Sanferminen ondoko bihotzerrea oraindik gainditu gabe, berriz bestara gonbidatu gintuzten Elizondon. Eta guk baietz. Uztailaren 19arekin Baztandarren Biltzarra antolatua zuten eta beste hainbat eta hainbatetan bezala, gustu handiz abiatu ginen Baztango hiriburura. Eguraldi bera ere alde (zaparra...

♫ Iruñeko ferietan, iragan Sanferminetan...♬

2016/03/09

Zaldi kontuak ez ditugu aipatuko baina bai joan den urteko Sanferminetako gure peripeziak. Hasteko, Sanfermin bereziak izan zirela esanen dugu. Maiatzeko hauteskundeek oso bestelako udala utzi ziguten Iruñean eta hori arnastu egiten zen hiri buruzagian. San Ferminetan ere beste giro bat antzema...

Argazki erreportaia

2016/03/04

Dantzaldia Txertubirekin Elgetako Espaloia Kafe Antzokian (2016-02-28): argazki erreportaia argitaratu du Goienak. http://goiena.eus/debagoiena/1456843237712 Herrixa Dantzan ekimena / Laguntzailea: Elgetako Udala ...

Grabitazio-uhinak dantzan

2016/03/04

Duela ehun bat urte-edo, Albert Einsteinek erlatibitatearen teoria ezaguna formulatu zuen. Espazioa eta unibertsoa azaltzeko hainbat hipotesi bota zituen. Teoria osatzeko, grabitazio-uhinak aurkitzea falta zen. Duela gutxi aurkitu dituzte zientzialariek, eta egon badaudela badakigu. Duela hogei ...

Harpidetu