Data hauetan urtero gertatu ohi den moduan, aurten ere Pasai Antxoko txokoak ekintza kulturalez beteko dira bi astez. Gaur, maiatzaren 27an, hasi eta ekainaren 11era bitarte herritar guztiek izango dute aukera antolatutakoekin gozatzeko. Dantza, musika, gastronomia… denetik izango da.
Badira zenbait urte Alkartasuna Euskal Dantza Taldeak antolatzen zuen hamabostaldia herriari zabaldu zitzaiola. Jauzi bat eman, eta kultura herritarrengana gerturatzeko eta parte hartzea sustatzeko denen artean antolatutako hamabostaldia egiten hasi ziren Pasai Antxon.
Aurten ere hainbat herritar, eta eragileren artean osatu dute egitaraua. Hauek dira denari forma ematen aritu direnak: Alkartasuna Euskal Dantza Taldea, Basari Elkartea, Dani taberna, Harremantxo,Kamio taberna, Mimos taberna, Pasaiako AEK, Pasaiako Kontsumo Taldea eta Topagunea.
Herritar guztiak animatu nahi dituzte antolatutako ekintzetan parte hartzera. Eskaintza anitza da, eta Antxon ziur daude denek izango dutela zer ikasi eta zerekin gozatu.
Hemen egitaraua: