Ezpata-dantzaz beteko ditu Ezpalak jaialdiak Iruñea eta Eibar asteburuan

2016/05/26
Ezpata-dantzaz beteko ditu Ezpalak jaialdiak Iruñea eta Eibar asteburuan

Hemen da Ezpalak, dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia, eta asteburu honetan Ingalaterra, Andaluzia eta Euskal Herriko ezpata-dantzek hartuko dituzte Iruñea eta Eibarko kaleak. Newcastle, Huelva, Biarritz, Lesaka, Zumarraga, Bera, Iruñea eta Eibarko ezpata-dantzak elkarrekin ikusteko aukera izango da larunbatean, maiatzak 28, eguerdiko 12:30etan Iruñeko Burgoen plazan eta igandean, maiatzak 29, ordu berean Eibarko Untzaga plazan.

2006. urtean antolatu zen lehen Ezpalak jaialdia (oraindik izenik gabe) eta bertan Ezpata-dantzak izan ziren protagonista. Hamar urte ondoren, makila-dantzak, arku-dantzak, zinta-dantzak, dantza soltea, karaktere dantzak, soka-dantzak, danbolinteroak, sorgin-dantzak eta dantza-jauziak moduko jaialdi monografikoen ondoren ezpata-dantzak dira berriz Ezpalak jaialdiaren ardatza. 

Ezpalak 2016 Ezpata-dantzak 

Iruñea. Maiatzak 28, larunbata

12:15ean Kalejira alde zaharreko karriketan barna.

12:30ean Ezpalak jaialdia Burgoen Plazan:

Eibar. Maiatzak 29, igandea (51. Euskal Jaia)

12:00etan Kalejira Urkizutik Untzaga plazara.

12:30ean Ezpalak jaialdia Untzaga Plazan:

17:00etan erromeria Gathübi taldearekin.

Informazioa: Ezpalak 2016 eskuko programa (pdf, 1 Mb)