Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Amets Bide Zortzikoa estreinatuko da asteburu honetako dantza asteburuan Ordizian

Dokumentuaren akzioak

Zortzikoa estreinatuko da asteburu honetako dantza asteburuan Ordizian

2016/05/24 19:00
Zortzikoa estreinatuko da asteburu honetako dantza asteburuan Ordizian

Dantza asteburuko kartela

Gaurko honetan Ordiziako zortzikoa aurkeztera gatoz eta bide batez, egun honen baitan antolatu dugun dantza asteburuaren berri emango dizuegu. Azken urteetan dantzari egunean elkartzen ginen dantzari heldu eta txikiak. Aurten dantzari eguna bitan banatu dugu, larunbatean Ordiziako zortzikoa 12 urtetik gorako gaztetxeko, heldu eta beteranoentzako eguna izango da eta igandea berriz, dantzari txikienentzat.

Maiatzaren 28an ospatuko dugu Ordiziako zortzikoa prestatzen orain dela 6 hilabete hasi ginen. Txistulariek Ordizirako doinu batzuk prestatu ditugu eta doinu horiei dantza-pauso batzuekin koreografia ezberdinak atera dizkiegu.

Ana Lekuonak konpostatutako 4 doinu izango dira guztira; Ordiziako zortzikoa, ezpada dantza eta fandango, arin-arinak . Ekitaldian 70 dantzarik eta 15 musikarik parte hartuko dugu soka-dantza batean.

Soka arratsaldeko 19:30etan abiatuko da Barrena parketik eta lehenengo geldialdia parkean bertan izango da. Ondoren Gudarien etorbidea eta Elkano kaletik gora, Garagartza Plazan izango dugu bigarren geldialdia. Jarraian, Ordizia kaletik behera herriko kaskoan sartuko gara eta Andra mari kaletik barrena, Plaza Nagusian emango diogu amaiera ekitaldiari.

Egun berezi honetarako Plaza L´atelier estudioko lagunek atonduko digute eta afaria Oianguko baserriko gazteek prestatuko digute. Afalondoren sinadura ekitaldia izango da eta egunari amaiera emateko Zesuma taldearekin erromeria.

Igandea berriz, txikienen eguna izango da. Dantzari egunetik dantzari txikira salto egin dugu berriz aurten. Honenbestez, Urdaneta eta Amets Bidekoen artean antolatuta, talde gonbidatuak honakoak izan dira: Zaldibiko Iztueta, Lazkaoko Oin Arin, Beasaingo Aurtzaka, Iruñeako Amaiur eta Zegamako Tobera.

Aurtengoan talde gonbidatu berezi moduan bi dantza talde hegoamerikar ekarri ditugu, Boliviako taldea eta Neskas Latinas taldeak, hain zuzen. Bi taldeak Esperanza Latina elkartearen bidez gonbidatu ditugu eta igandean diru-bilketa berezi bat egingo dugu Ekuadorreko lurrikarako kaltetuentzat.

Urtero bezala herrian zehar desfilea egingo dugu eta amaiera Barandiaran Plazan emango diogu, ondoko dantzekin: ikurrin dantza, agurra, 7 jauzi, brokel dantza, dantza hegoamerikarrak, uztai txiki, fandango eta arin erin eta kaljira.

Bazkaria ume eta gurasoen artean guztiok batera egingo dugu. Bazkalondoren haurrentzat jolasak izango dira eta eguna borobiltzeko Tio Teronen semeen eskutik dantza ikuskizuna izan dugu Plazan.

Azken hilabeetan lan handia egin dugu eta emaitza aparta izango dela ziur gaude. Honenbestez, atsegin handiz luzatzen dizuegu Ordiziatik dantza asteburu eder hau gurekin batera igarotzeko gonbitea.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Amets Bide

Amets Bide

Ordiziako Amets Bide dantza taldea 1964. urtean sortua. 5 urteko dantzari txikietatik hasi eta taldeko beteranoetaraino, talde anitza eta zabala. Zer daukagu amankomunean? Dantzarako gogo eta griña. Aurten gure 50. urteurrena ospatzen ari garen honetan, guztion gonbidatuta zaudete antolatuko ditugun ekintzetara.