Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Ortzadarrek bere 'I Nafarroako Dantzen Atlasaren Topaketa' ospatuko du Iruñean

2016/09/07

Larunbat honetan, irailak 10, Iruñeko Ortzadar Taldeak bere 'I Nafarroako Dantzen Atlasaren Topaketa' ospatuko du. Topaketa honetan, Ortzadarrek beste hainbat eragileren laguntzaz sortu duen Nafarroako Dantzen Atlasean parte hartu duten taldeak gonbidatuko dira. Lehenengo edizio honetan, Leitza ...

Bi iruindar Arraten, beste behin

2016/09/07

Lanez gainezka baina poz-pozik hasi dugu ikasturte berria. Bihar, esate baterako, indarrak bikoiztu eta Batasunaren Pribilegioaren ospakizunetan dantzatuko dugu Iruñean, baina baita Eibarko Arrateko ezpata-dantzan ere. Eta hori bai pribilegioa! Izan ere, uztaila aldean Eibarko Kezka dantza taldeko...

Hemen dira 2016ko Arrate eguna eta dantzak

2016/09/06

Ostegunean irailak 8, Arrateko dantzak berriz Arraten izango ditugu. Gaur, asteartea 6, entsaio nagusia izango dugu Arraten bertan.  Gonbidatu nafarrak Aurten Iruñeko Duguna dantza taldeko bi dantzari izango ditugu gonbidatu bereziak: Leire Leza eta Julen Fagoaga. 2009an talde bereko Aritz ...

Eusten diogu

2016/09/04

Hamargarrena etorri zaigu dagoeneko, eta hemen gaude indartsu. Iazkoan ehun dantzaritik gora elkartu baginen, aurtengoan eutsi eta gertu ibiliko gara. Ohiko legez, irailaren 10ean ospatuko dugu gure eguna. Orain arte egindako bideak sendotu garela adierazten duela pentsatzen dugunez, aurtengoa...

Soka-dantza Iruñeko Batasunaren Pribilegioa oroitzeko

2016/08/31

Heldu den irailaren 8an Batasunaren Pribilejioaren 593. urteurrena ospatuko dugu Iruñean. Dokumento horren bitartez Karlos III erregeak Iruñeko 3 burgu zaharrak (Nabarreria, San Zernin eta San Nikolas) elkartu zituen 1423. urtean, gaur egungo hiri bakarra sortuz.  Iruñeko dantzariok par...

San Lorentzoko Ingurutxoa 2016

2016/08/30

Iragan San Lorentzoko festetan Iruña Taldeak Ingurutxoa aurkeztu zuen. Generoen arteko rol tradizionalekin hautsi nahi duen XXI. mendeko Ingurutxoa. Egoitza barruan prestatzen Arratsaldeko 18:45 urduritasuna zen nagusi San Lorentzo karrikako gure egoitzaren barruan; jantzi berriak soine...

Erriberako hiriburuan beste behin

2016/08/16

Gure egutegian zenbait emanaldi finko ditugu. Gehienak Iruñerrian, Iruñeko dantzarion protokoloen barruan. Baina baditugu beste emanaldi kuttun batzuk. Horietako bat da Tuterako festetako emanaldia. Beterri peñakoek gonbidatuta, bederatzi urte daramatzagu Erriberako hiriburuko Santa Ana jaiet...

Maxiren urratsak

2016/08/13

Abuztuaren 15a zen, Ama Birjinaren Jasokundearen eguna. Seguruenik, urduritasunak hartuko zituen 1941eko udako egun hartan Elora hurbildu ziren zortzi gazteak. Maxi Aranburu zen buru, eta haren urratsei jarraiki –eta haren banderaren gerizpean–, Manuel Unzu, Jose Maria Artaiz, Francisco Javier ...

Gazteen aurreskua Itziarren 2016

2016/08/11

2016ko abuztuaren 10. Kopraixak jaiak Itziarren (Gipuzkoa). Festetako gazteen eguneko aurreskuan neska-mutilak lehen sokan aritu dira elkarrekin lehen aldiz. Gazteen aurreskua, Itziar, 2016-08-10. Argazkia: Olaia Gabirondo Gazteen aurreskua, Itziar, 2016-08-10. Argazkia: Olaia G...

Angelo Iriondo, Folklore Jaialdiko aurkezle izan genuena joan zaigu

2016/08/09

Haritz Euskal Dantzari Taldea doluan dago Angelo Iriondoren heriotza dela eta. 80 urterekin joan zaigu Angelo Iriondo Kortabitarte, Elgoibarko Nazioarteko Folklore Jaialdiari aurpegia eta ahotsa jarri ziona lehen hamarkadetan. Aurkezle alai eta berritsua, kantari dohaitsua, txalo eta jeupadekin ber...

Harpidetu