Komunitatearen ekarpen guztiak
Orain arteko ekarpenak
Heldu da Iruinkokoa!!

2020/02/07

Iazko esperimentuarekin kontent samar, aurten ere, heldu den otsailaren 23an hartuko ditu Iruinkokoak Iruñeko alde zaharreko karrikak. Urri-azaroan hasi ditugu prestaketa lanak eta otsaileko hirugarren iganderako prest izanen ahal gara!!
Hauxe dugu programa:
9:30etatik aitzina Karrikaingur...
Badatoz Abantoko Aratusteak!
2020/02/03
Otsailaren 22an Gallartako Aratusteak ospatuko dira, eta Otsailaren 29an, berriz, Sanfuentesen.
Honako egitaraua prestatu dute Meatzaldeko Harrigorria dantza-taldeko kideek:
Gehiago jakin nahi izatekotan, Otsailaren 20an Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoan (Gallarta), "Ar...
Kaskarotak Donibane Lohizunen
2020/01/30
Aurten, aspaldiko partez, kaskarotak aterako dira Donibane Lohizunen otsailaren 9an. Goizeko 10etatik goiti dantzan aterako dira Gambetta Karrikan, zenbait geldialdi eginez plaza nagusietan. Ongi bukatzeko Mutxikoak izanen dira 12etan Luis XIV plazan, taldeko txarangak emanik.
80 hamarkadan,...
Koko-dantzak 2020 Arrate-ballen eta Gorostan barrena
2020/01/27

Otsailaren 15ean aterako dira koko-dantzak Eibarren. Arrate-balle eta Gorosta auzoaren zati bat bisitatuko ditugu 2020an. Eibarko Arastosteek keinu berezia egin diote aurten gainera koko-dantzei. Karnabalen programazio iragartzen dituen kartelean koko-dantzarik eta koko-marruak dira protagonista. ...
Oñatz dantza taldea – 50. urteurrena: 2. ekitaldia Zer da Oñatz?
2020/01/23

Urtarrilaren 22an egin dugu urteko bigarren ekitaldia. Izan da antolaketa prentsaurreko eta Soka dantza indartsuen ostean zabaldu dugun hausnarketarako momentua izateko. Atzo arratsaldean izan zen aipatu ordua, eta handia izan zen arrakasta. 60 lagun inguru batu giren Oñatiko Gaztelekura, eta for...
Maskaradez "Eskualduna" astekarian
2020/01/23

Maskaraden urtekaria argitaratu eta ondotik ere, osatu nahian, XX. mende hasierako euskal prentsan zer topa nezakeen saiakera egin dut. Zenbait ahalegin antzuren ondotik, Eskualduna astekariaren hemeroteka digitalizatua topatu dut Bilketa.eus webgunean eta bertan, hainbat sorpresa goxo. Arti...
Ezpata-dantza Gipuzkoako urrezko dominaren ekitaldian
2020/01/21

Pasa den abenduaren 18an egin da Donostian, Gipuzkoa Plazan, Gipuzkoako Diputazioaren Jauregian, 2019ko Urrezko Dominaren ekitaldia. Eta azken 15 urteotan bezala, ezpata-dantza izan da omenduei harrera egiten. Aspegiri, emakume profesional, enpresari eta zuzendarien elkarteari eskaini dio erreko...
Beasaingo aurtengo Inauterietako dantza-desfile herrikoia prestatzeko entsegu irekiak
2020/01/20

Urtero legez, Inaute larunbatean (otsailak 22) dantza-desfile herrikoia eskainiko dugu Beasaingo kaleetan zehar. Azken urteetan bezalaxe, aurten ere, dantza-taldetik herritarrak zein interesatuta dauden guztiak parte hartzera gonbidatzen eta animatzen ditugu. Helburu nagusia Beasaingo herr...
50. urteurrenaren hasiera ekitaldia
2020/01/18

Urtarrilaren 18a eguzkitsu atera zaigu, iragarpenak bestelakoa izanagatik. Oñatiarrak plazara gerturatu dira Oñatz dantza taldearen 50. Urteurreneko lehen ekitaldia ospatu eta gozatzera, eta ederra izan da. 12:00etan hasi da prentsaurrekoa, udaleko pleno aretoa gainezka zegoela.
Bertan ze...
Oiongo zotzaiztak edo makila-dantzak
2020/01/16

Makila-dantzak dira Oiongo dantzei buruzko erreferentzia historiko zaharretan maiz ageri diren dantzak. Izan ere, Oiongo udal artxiboetako XVII-XIX. mendeetako hainbat dokumentuetako dantza aipamenak bildu ditu Manuel Gonzalezek Oiongo aldizkariko urtarrileko alean . Manuel Larramendik erabili zue...