Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

zubieta etiketa duten bideoak

Ituren: Inauteriak 2023 Joaldunak eta mozorroak

Joaldunak, mozorroak, musika eta dantzarik ez da falta izan azken bi egunetan Malerrekan. Bideo honetan asteleheneko Iturengo irudiak jaso ditugu. Joaldunak zuzen, dotore eta serio aritu dira joareak astintzen. Zubietatik Aurtitzera iritsi dira zubietarrak. Aurtitzekoekin elkartu eta iturendarrei bisita egin diete. Bidean handik eta hemendik agertu dira mozorroak dantzan eta bihurrikerietan eta Iturengo plazan eztanda egin du inauteriak: joare soinua, mozorroen zaratak eta musika, denak elkarrekin. Irudiak: Amaiur Aristi. Inauteriak, joaldunak eta mozorroak, Ituren, 2023-01-30.

Dokumentuaren akzioak