Dokumentuaren akzioak
Zubieta: Joaldunen inguruko testigantzak
Zubietako joaldunei buruzko testigantzak ditugu honakoak, Euskokultur Fundazioak bilduak Navarchivo proiektuaren baitan. 1950. hamarkadako aldaketa eta ohiturei dagozkie lekukotasunak. Garai batean lasterka ibiltzen omen ziren Zubietako joaldunak, baina iturendar baten eraginez urratsa aldatu zuten. Gaur egun ere zubietarrek momentu batean egiten dutela korrikaldia azaldu du Ignacio Santestebanek. Alejandro Santestebanek, ordea, dio egungo lasterketa hori ez dela duela urte batzuk egiten zen bera. Kontatzen du Pedro Monako izeneko iturendarra joan zela 1950. urtean Zubietara eta haren eraginez aldatu zutela zubietarrek urratsa. Labaienen eta Elgorriagan ere bazirela joaldunak, jantzirik gabekoak hori bai, ardi eta joare hutsez ibiltzen ziren. Horrela ateratzen omen ziren Zubietan ere 1950eko hamarkadara arte, orduan hasi ziren ttuntturroak eta janzten. Juainas Paulek, berriz, joaldun gazteek taldera sartzeko zituzten betebeharrak azaltzen ditu. Ofizialki eskatu beharra zegoela eta dantza bat egin behar izaten zutela joaldun gaiek. Irudiak: Jaime Albillos (1969) eta Euskokultur fundazioa (2011). Elkarrizketatzailea: Maite Lakar. Zubietako joaldunen inguruko testigantzak.
Etiketak
Dokumentuaren akzioak