Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Zubieta: Inauteriak 1969 joaldunak

Dokumentuaren akzioak

Zubieta: Inauteriak 1969 joaldunak

2020/01/24 10:55

Gainean dira Ituren eta Zubietako inauteriak, eta orain egun batzuk Iturengo 1969ko inauterien irudi ederrak ekarri genituen bezala, oraingoan urte bereko inauterietan Zubietan hartutakoak ditugu hemen, orain ere  Jaime Albillosen eskutik. Puska-biltzea, prestaketa eta Zubietatik Iturenerako bidea jaso zituen 1969ko Malerrekako inauterietan. Egun biltzen den jende andanarik gabe, lau joaldun ikus daitezke joareak astintzen beste zenbait herritar atzetik kantuan eta dantzan direla.

00:00 Hasierako irudietan joaldunak puska biltzen ageri dira. Joareak astinduz eta bizkarrean ziria hartuta etxez etxe eskean dabiltza bi joaldun. Atzetik lagun dituzte gazte eta ume koadrila.

03:10 Zubietako frontoian joan etorri batzuk egin ondoren, ostatura sartzen dira bi joaldunak eta barruan ere joareak astintzen jarraitzen dute.

03:56 Jarraian, ostatu barruko irudietan ikus daiteke joaldunak nola janzten diren. Behin jantzi eta joareak behar bezala lotuta, ostatu barruan buelta batzuk eman eta kalera irten dira.

10:14 Frontoian joan-etorri batzuk eginda herritik nola irteten diren ikusten da. Joaldunez gain, mozorroak, karrozak eta herriko haurrak eta emakumeak kalejiran ere jaso dira irudietan.

13:32 Joaldunak Aurtitzera sartzen dira.

16:56 Azkenik, Iturenera iristen dira. Joaldunek Iturengo kaleak zeharkatzen dituzte.

20:06 Plazan zortzikoa, fandangoa, arin-arina eta zortzikoa dantzatzen dituzte emakumeek.

 

Jaime Albillos, Donostiako Goizaldi taldeko dantzaria izan zen. 1960ko hamarkadan hainbat euskal tradizio eta festa filmatu zituen eta horietako batzuk ikus daitezke Dantzan-en:

 

 

Irudiak: Jaime Albillos. Ituren, inauteriak, joaldunak, 1969.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.