ttunttunrroak etiketa duten bideoak
Zubieta: Inauteriak 1969 joaldunak
Gainean dira Ituren eta Zubietako inauteriak, eta orain egun batzuk Iturengo 1969ko inauterien irudi ederrak ekarri genituen bezala, oraingoan urte bereko inauterietan Zubietan hartutakoak ditugu hemen, orain ere Jaime Albillosen eskutik. Puska-biltzea, prestaketa eta Zubietatik Iturenerako bidea jaso zituen 1969ko Malerrekako inauterietan. Egun biltzen den jende andanarik gabe, lau joaldun ikus daitezke joareak astintzen beste zenbait herritar atzetik kantuan eta dantzan direla. 00:00 ...