Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak InautHerriak 2016 ETB1

Dokumentuaren akzioak

InautHerriak 2016 ETB1

2016/02/11 09:29

Euskal Herriko zenbait herritako inauteriei buruzko saioa eskaini du Euskal Telebistak inaute astearte gauean. Reyes Prados-ek aurkeztuta, Iturengo eta Zubietako joaldunak, Sohütako maskaradak Zalgizen, Arabako Asparrenako inauteriak, Mundakako aratusteak eta Tolosako inauteriak ageri dira telebista saioan zehar. Inauteri bakoitzean bertako protagonistak elkarrizketatu eta inauterian bertan parte hartzen du Reyes Prados-ek. InautHerriak, 2016, ETB1, 2016-02-09.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

2016/02/11 10:09
Gure komunikabide publikoak tarteka herrietako inauteri tradizionalei arreta eskaintzea poztekoa da. Pena da maizago eta zabalago ez egitea hori, alegia, urtero 4-5 inauteri desberdin bisitatzea, eta haien berri emateaz gain, errejistroa osatzen joatea, telebistaren produkzio sistemak eta medio profesionalak horren zerbitzura jarriz. Dokumental honetan badira hainbat kontu interesgarri, baina tamalez, protagonista nagusiak, inauteriak eta herritarrak bigarren mailan geratzen dira aurkezlearen mesedetan. Tamalez, hau ez da inauteriei buruzko telebista saio bat, hau Reyes Prados-i buruzko saio bat da, lasai asko titula zezaketena "Reyes Prados inauterietan". Telebistan gaur egun ohikoa da lan egiteko modu hori, alegia, kazetaria edo aurkezleak duela protagonismo handiagoa albistearen protagonistak edo elkarrizketatuak baino gehiago. Beraz, komunikabide publikoak inauteriei begiratzen dielako poztu beharko ginateke, baina ez da horrela, inauteriak bakarrik aurkezlearen mesederako parean egokitutako dekoratua baitira.

Egunotan sare sozial batean berriz ere Space Invaders-en (festa edo dantza baten argazkia edo bideoa egiteko, dantzaren eremu barruan sartu eta dantzari berari traba egiten diotenak) gaia atera da. Iruditzen zait saio honetakoa Space Invaders-en modalitate gorena dela, eta gainera, horretarako biktimaren edukazioaz baliatzea dela. Inork esplika diezadake zer ostia egiten duen Reyes Prados-ek joaldun taldean sartuta? Zergatik ez da joaten San Mames-era eta athletikeko kamiseta jantzita partida erdian baloiari ostikoka hasten? Zergatik ez da BEC-era joaten bertso txapelketaren finalera eta Arzallus eta Lujanbioren arteko buruz burukoan chirigota bat kantatzen? Ez dut aurkezlearengan pertsonalizatu nahi, profesional ona eta pertsona atsegina izango da, eta ziur aski bera Iturenera joan denerako produkziokoek lotuta zuten guztia beso-zabalik hartu dituzten joaldunekin. Baina nire ustez edukazio onaz eta jendearen onberatasunaz aprobetxatuz goitik behera txiza egin eta euria dela esaten digute. Aski da!

Bide batez, atentzioa deitu dit orain gutxi dantzan.eus-en joaldunek joareak dantzatzeko duten modu desberdinei buruzko bideoa argitaratu eta handik egun gutxira programa honetan horixe bera galdetzea joaldunei. Kasualitatea? Saioko erredaktoreek dantzan.eus ikusi ote dute? Nork jakin!
2016/02/11 15:01
Gauzak ez dira kasualitaez gertatzen ... "orientalismo" lilura hori guregan etorri da. Gu gara bereziak ... gu gara museo honetan 8 abizen daukagunok Reyes euskaldun petoaren miresmen "queuenossemos" horretan sartu gaituztenak.
Kanpaina honek etzait bape gustatzen ...
Joan dadila SanMamesera edo Eibarko tribuna inauguraziotara ... bai! Ados nago zuekin ... ados nago Leirekin ... ados nago zentzudun normalbaten zaudetenekin.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.