Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

mozorroak etiketa duten bideoak

Ituren: Inauteriak 2024 Puska-biltzea

Gaur eta bihar izango dira inauteri festa egun nagusiak Iturenen eta Zubietan, baina dantza eta festa asteburuan hasi dira Malerrekan. Puska biltzean aritu dira Iturengo joaldunak eta mozorroak igandean. Goizean, ostatuan gosaldu dute joaldunek ganbaran jantzi dira. 13:00 baino zertxobait lehenago gaztetxoenak plazan biltzen hasi dira eta haiek izan dira frontoian bi bira egiten lehenak, eta 13:30ean irten dira helduak. Plazan frontoian sartu eta bi bira eman dituzte eta geldiunea egin dute. Handik Latsaga auzora joan dira eta bertan beste geldiune bat (jateko eta edateko) eta orduan hasi dira mozorro gehienak agertzen. Ondoren Latsaga kaletik jaitsi eta errepide nagusira batu dira. Handik herriko plazaraino eta beste geldiune bat. Berriz abiatu direnean herriaren amaieraraino jaitsi dira eta Tresanea ostatuan egin dute hurrengo geldialdia. Handik berriro plazara itzuli dira joaldunak eta mozorroak eta 15:00 pasatxoan bukatu da goizeko festa. Herritarrek zortzikoarekin dantzan borobildu dute goizeko jarduna. Irudiak: Maite Irizar. Joaldunak eta mozorroak, puska biltzea, Ituren, 2024-01-28.

 

Dokumentuaren akzioak