Dokumentuaren akzioak
Fornesighe: La Gnaga inauteria 2017
Mozorroz betetako inauteria egiten dute Venetoko Fornesighe herrian, Dolomita mendi-kateko Zoldo haranean. Pertsonaia ugariko taldean, bereizgarrienak dira Om Salvarech, tokiko basajauna, edota Matazin, maskararik gabeko bakarra, eta bazterrak nahasteko lizentzia duena. Zurgintza da Fornesigheko bererizgarrietako bat, eta horren erakusgarria inauteria irekitzen duen emakumezko mozorroa, zureko maskara eta eskalapoiak dituena. La Gnaga, Fornesigheko inauteria, Carnival King of Europe, 2017-02-05.
Dokumentuaren akzioak