Dokumentuaren akzioak
Goizueta: inauteriak 2014
 Dantzan
      
      Dantzan
    
  Igandean hasi ziren inauteriak Goizuetan. Astelehenean puska biltzea egiten dute, goizetik iluntzera baserriz baserri bisita eginez, eta bertan fandangoa dantzatuz. Asteartean aldiz, mozorroak herriko kaleetan barrena puska-biltzean ateratzen direla kontatu digu Fernando Goia mozorroak, urte askotan zahagidun edo zomorro izandakoa. Bazkaldu ostean aldiz, herriko kaleetatik abiatuko dira zahagi-dantza dantzatuz. Asteartean grabatutako irudiak dira hauek, eta besteak beste, Xumar Bakero eta Ekaitz Narbarte zahagiak janzteko unean ageri dira. Ekaitz Narbarte berak, zahagi lanetan ari zela jarritako Go-pro kamerak hartutako irudiak ikus daitezke, alegia, zahagi-dantza eta itzulipurdia zahagiaren ikuspuntutik. Irudiak: Alaitz Eskudero, Ekaitz Narbarte eta Eire Vila. Goizueta, inauteriak, 2014-03-04.
Etiketak
Dokumentuaren akzioak
 
     
 
   
                  
 
 
