Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

iruñea etiketa duten bideoak

Sanjoanak 2022 soka-dantzan

San Joan jaiak dantzan ospatu dira Euskal Herriko hainbat eta hainbat herritan. Horietako askotan, soka-dantzan, suaren bueltan elkarri eskutik helduta dantzan. San Joan bezperan aurreskua atera dutenetako batzuren irudiak bildu ditugu: Andoain, Irun, Antzuola, Iruñea, Abaltzisketa, Errenteria-Orereta eta Beasain, hurrenez hurren. Batzuek egun argiz, besteak eguzkia ezkutatu eta suaren argitan. San Joan egunean dantzatu dira eibartarrak eta sanjoanetako igandean, aurten ekainaren 26an, Donibane Lohizunen. Irudiak: Andoni Alonso, Kemen, Mariñe Etxaniz, Martxelo Sotes, Janire Otamendi, Ereintza, Mikel Sarriegi, Kezka, Begiraleak. Sanjoanak 2022 soka-dantzan, 2022-06-23, 24, 25.

Dokumentuaren akzioak