Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Iruñea: Iruinkokoa 2019

Dokumentuaren akzioak

Iruñea: Iruinkokoa 2019

2019/03/11 10:55

Iruñeko Alde Zaharreko inauterietan musika, dantza, antzerkia eta bertsolaritza batzen dituen Iruinkokoa plazaratu dute martxoaren 3an. Libertimenduaren egituratik abiatuta Zaldiko Maldikok, Karrikirik, Dugunak eta Euskaldunon Biltoki elkarteek bultzatu duten artedrama osatu dute. Sormen prozesuan eta egindako lanaren eta emaitzaren inguruko azalpenak eman dizkigute Ihitz Iriartek, Aritz Ibañezek, Oier Zuñigak eta Ion Celestinok. Koko-xuriek eta koko-beltzek gorpuztu dute Iruinkokoa, dantzariak eta musikariak dira koko-zuriak dira. Zirtzilak, zirikatzaileak dira koko-beltzak, zalapartaren erdian hitzarekin eta gorputzarekin jolastuz satira eta kritika dakartenak. Tradiziozko musika eta dantzetan oinarritutako doinu eta dantza berriak atondu dituzte Iruinkokoan. Irudiak: Eire Vila. Iruinkokoa, Iruñea, 2019-02-03.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.