Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Duguna: 75. urteurreneko soka-dantza

Dokumentuaren akzioak

Duguna: 75. urteurreneko soka-dantza

2023/12/01 09:42

1949. urteko Done Saturdi egunez egin zuten haien lehen emanaldia Iruñeko udal dantzariek. Hartara, azaroaren 29an, bere 75. urteurrena ospatzen hasi da Iruñeko Duguna dantza taldea. Egun horretan dituzten ohiko eginkizunez gain, garai ezberdinetako dantzari eta musikariak bildu dituen soka-dantza erraldoia plazaratu dute. Udal plazatik abiatu eta Gazteluko plazarainoko bidea egin dute 156 dantzarik. Han Iruñeko Orfeoia omendu dute dantzan, erakunde horrek hartu baitzuen altzoan dantza taldea, bere lehen urtean. Iruñeko Orfeoiko zenbait kide ere izan dira dantzan, beraz. Hau Dugunaren urteurreneko lehen ekitaldia izan da. 2024ean zehar bestelako jarduerak antolatzea asmo dute, ospakizunekin jarraitzeko. Irudiak: Aritz Ibañez eta Jose Luis Martinez. Duguna: 75. urteurreneko soka-dantza, 2023-11-29.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.