Dokumentuaren akzioak
gipuzkoako-dantzak etiketa duten bideoak
Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak: Mikel Sarriegiren liburuaren aurkezpena Beasainen
Gipuzkoako eta Euskal Herri osoko dantza-maisuak eta dantzazaleak batu dira Beasainen martxoaren 9an Mikel Sarriegik (Beasain, 1965) idatzitako Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak. Oinordetza ezkutua lanaren aurkezpen ekitaldi nagusira. Ezpata-dantzarekin harrera egin ondoren Eider Mendoza Gipuzkoako Diputatu Nagusia, Leire Artola Beasaingo alkatea, Jokin Otamendi Aranzadiko presidentea eta Mikel Sarriegi berak hartu dute hitza Igartzako jauregian egin den ekitaldian. Bildutako guztiak eskutik helduta soka-dantzan aritu dira eta Gipuzkoako zenbait herritako dantzakerak ere agertu dira esku-aldatzeko doinuan. Carles Mas dantza aditu kataluniarrak euskal agurra edo erreberentziarekin parekotasunak dituen Berpizkundeko pabana dantzatu du. Ekitaldian hitza hartu dutenen interbentzio zatiak eta Iñaki Arregi, Maite Irizar, Xabier Etxabe, Josu Mujika eta Carles Mas-en hitzak bildu ditugu honako erreportajean. Irudiak: Amaiur Aristi eta Oier Araolaza. Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak: Mikel Sarriegiren liburuaren aurkezpena Beasainen, Dantzan, 2024-03-09.
- Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak. Oinordetza ezkutua [argitalpena]
- Gipuzkoako dantza-maisuen ezkutuko oinordetza jaso du Mikel Sarriegik liburu batean [albistea]
- Mikel Sarriegi: "Desorientazio maila altua daukagu gaur egun Gipuzkoako dantza taldeetan" [elkarrizketa]
- Gipuzkoako aldaira: abarketak [bideoa]
Dokumentuaren akzioak