Dokumentuaren akzioak
Otsagabia 2023 Dantza
Otsagabiko makila-dantzetako bat da. Dantzari zortzikoteak, bakoitzak bi makilak eskuan, bi makila horiek elkar kolpatzen dituzte, edo aurreko eta alboko kideen makilekin edo lurrarekin. Nafarroako Dantzen Atlasean irakur daiteke Francisco Arrarasen arabera bere bertsio musikala 1885ekoa dela eta Iruñeko gaiteroa zen Jesús Lumbrerasen arabera, 1920. urtean Makilla izenaz ezagutzen zela dantza hau.
Irailaren 7an eta 8an dantzatzen dira Muskildako Amaren dantzak Otsagabian. Irailaren 8a da festetako egun handia eta egun horretan zuriz eta koloretako apaingarriekin kaleratzen dira dantzariak eta egun osoko lana izaten dute. Bezperan, berriz, arratsaldez egiten dute saioa; Zaraitzuko jantzi tradizionala jantzita. Otsagabiko dantzen zikloa osatzen duten karrika-dantza edo paseoa, lau makila-dantzak, zapi-dantza edo pañolo-dantza eta Jota irudietan:
Irudiak: Ander Carmona. Dantza, Muskildako Amaren dantzak, Otsagabia, 2023-09-08.
Etiketak
- dantza
- otsagabiko-dantzak
- tradizionala
- otsagabia
- euskal-dantzak
- 2023
- makila-dantzak
- otsagi
- nafarroa
- muskilda
- muskildako-ama-birjinaren-dantzak
Dokumentuaren akzioak