Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

2023 etiketa duten bideoak

Euskal dantzan Minnesotan

AEBtako unibertsitate batean euskal dantza irakasten izan dira Josu Garate eta Oier Araolaza 2023ko neguan. Roo Lester ezagutu dute bertan, 50 urtez euskal dantza irakatsi duen dantza graduatua. Unibertsitatean dantza ikasteko aukera baitago AEBtan. Ez balleta edo garaikidea bakarrik, baita munduko hainbat txokotako tradiziozko dantzak ere. Minnesotako St. Olaf Collegean euskal dantza irakasten ezagutu duten dantza eta unibertsitatearen errealitatea kontatu dute Garatek eta Araolazak dokumental honetan. Anne Von Bibra dantza irakaslea izan dute gidari 38 minutuko dokumentalean. Irudiak: Josu Garate eta Oier Araolaza. Edizio-laguntzailea: Idoia Lahidalga. Euskal dantzan Minnesotan, 2024-06-21.

Dokumentuaren akzioak