Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Frenegal de la Sierra: Danzaores

Dokumentuaren akzioak

Frenegal de la Sierra: Danzaores

2024/10/16 10:05

Zuriz eta koloreteko apaingarriekin jantzitako dantzari taldea kalez kale dantzan dabil, zapiak eskuan eta kaskainetak joaz; Frenegal de la Sierra (Extremadura, Espainia) herria da, irailaren 8a.

Abuztuaren 30etik irailaren 8ra arte ospatzen dituzte jaiak. Nabarmentzekoak dira bertako dantzariak, Danzaores de la Virgen de la Salud (Osasunaren Ama Birjinaren dantzariak) deituak. Bederatzi dantzariz osaturiko taldea da, denak gizonezkoak. "Guion" deitzen dioten dantzariak gidatzen du taldea. Musikari dagokionez lau zati bereizten dituzte: Pasacalles, Rosario, Alborada eta Danza. Zuriz janzten dira: blusa, almidoitutako gona, mediak eta oinetakoak. Eta koloretako apaingarriak erabiltzen dituzte: loredun burukoa, bularra eta bizkarra gurutzatzen dituzten bandak gorriak eta oinetakoak lotzeko zinta gorriak. Gidaria banda berdeekin bereizten da.

Janzkera, errituala eta figura koreografikoetan zenbait euskal dantzekin antzekotasunak sumatu daitezke, Lanestosa, Lesaka, Oñati edo Otsagabikoekin, adibidez. Aipagarria da zapiekin egiten dituzten zubiak, Euskal Herriko zenbait ezpata-dantza (Deba eta Lesaka, adibidez), arku-dantza (Oñatikoa) eta zapi-dantza (Otsagabiko pañolo-dantza, esaterako) gogorazten dituztenak.

Irailaren 8an, goizaldera, ateratzen dira. Egunsentiko mezan edo dantzarien mezan dantzatzen dira lehen aldiz. Mezaren, ostean, 8:00 aldera, Ama Birjinaren kofradiako kideek, danbolinteroek eta dantzariek segizioari ekiten diote eta egun osoan zehar kalez kale eta etxez etxe ibiltzen dira, besteak beste, kofradiako kideen etxeak bisitatzen dituzte. 19:00etan Ama Birjinaren prozesioa hasten da eta hainbat belaunalditako dantzariek parte hartzen dute. 22:00etan Ama Birjinaren irudia dantzarien erritmora dantzatzen da. Erritua dantzariek Ama Birjina agurtzen dutenean amaitzen da. Bideo honetan goizeko irudiak jaso ditugu, 2023koak, Adrián López Menayak sareratuak dira.

Irudiak: Adrián López Menaya, Frenegal de la Sierra, 2023-09-08.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.