Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

muskilda etiketa duten bideoak

Otsagabia 2023 Paseoa

Otsagabiko Muskildako Amaren dantzetako paseoa edo karrika-dantza duzue honakoa. Dantzariak leku batetik bestera joateko edo plazara sartzeko erabiltzen duten dantza da. Dantzariak bi lerrotan kokatuta mugitzen dira eta melodiaren erritmoa kaskainetekin laguntzen dute. 7an zein 8an dantza honekin sartzen dira plazara. Dantza honen urratsetan plazaren erdian kokatu eta ondoren dantzatzen dute ziklo osoa. Ama Birjinaren eguneko goizean dantzatzen dute gehienbat; herriko hainbat lekutatik eta Muskildara egiten den segizioan. Hala ere, uneoro ez dira dantzan aritzen, zenbait momentutan oinez aurreratzen dira edo urratsa zertxobait aldatzen dute, ibilbidea aldapatsua eta harritsua baita leku askotan.

Dantza berria dela ematen duela jaso dute Nafarroako Dantzen Atlasean jasotakoaren arabera, 1925 eta 1928. urteetako partituretan ez da agertzen. Hala ere, 1929ko argazki batean badirudi dantzariak paseoa dantzatzen ari direla.

Irailaren 7an eta 8an dantzatzen dira Muskildako Amaren dantzak Otsagabian. Irailaren 8a da festetako egun handia eta egun horretan zuriz eta koloretako apaingarriekin kaleratzen dira dantzariak eta egun osoko lana izaten dute. Bezperan, berriz, arratsaldez egiten dute saioa; Zaraitzuko jantzi tradizionala jantzita. Otsagabiko dantzen zikloa osatzen duten karrika-dantza edo paseoa, lau makila-dantzak, zapi-dantza edo pañolo-dantza eta Jota irudietan:

 

Irudiak: Ander Carmona. Paseoa, Muskildako Amaren dantzak, Otsagabia, 2023-09-08.

Dokumentuaren akzioak