Dokumentuaren akzioak
Otsagabia 1992 Muskildako Amaren dantzak
Otsagabiko dantzei buruzko bideo-dokumentala, ETBk 1992an emititua. Irailaren 8a jaia handia izaten da Otsagabian, Muskildako Ama Birjinaren eguna ospatzen dute. Herriko dantzariek festa egun honetan eskaintzen dute urteko emanaldi garrantzitsuena. Goizean Muskildako ermitara igotzen dira dantzariak dantzan herritarrei eta udal ordezkariei lagunduaz. Arratsaldean izaten da emanaldi nagusia plazan. Makila-dantzak (Enperadorea, Katxutxa, Dantza eta Modorro), zapi-dantza eta jota dantzatzen dituzte. Bideoaren amaieran Juan Antonio Urbeltzen Otsagabiko dantzen eta dantzarien arropen inguruko hainbat azalpen eta interpretazio ere jasotzen dira. Irudiak: Pausoka, Otsagabiko dantzak, 1992-09-08.
Etiketak
Dokumentuaren akzioak